Izena eman dion ibaiak (ingelesezOttawa River) Quebec eta Ontario banatzen dituelarik, bigarren honetan dagoen Ottawa ("Outaouais" toponimoak duen etimologia bera duena) hiriburu federala parez pare egoteak eragin handia du: "Ottawa-Gatineau" edo "(Kanadako) hiriburu nazionalaren eskualdea" ibaiaren bi aldeetako udalerri batzuek osatzen dute.
Geografia
Outaouais ibaiaSan Laurendiren adar nagusietakoa da. Bere izena eskaintzeaz gain, eskualdearen eta probintziaren hegoaldeko muga markatzen du, mendebalde-ekialde norabidean. Beste ardatza, iparralde-gegoalde norabidean, Outaouaisen ibaiadarra den Gatineau ibaia da; nahiko zentrikoa eskualdearen barruan iparraldeko baso eta mendialde sakonetatik Ottawako ateraino heltzen da. Azken gune honetan Outaouais ibaiarekin bat egin eta bere izena daraman hirira -eskualdeburua- heltzen da.
Hala ere, oro har bere kolonizazioa beranduago hasi zen; 1800anMassachusettsen jaiotako Philemon Wright leialista -hau da, AEBetako independentziaren kontrakoa- eskualdera heldu zen. Egun Gatineau hiria dena sortu zuen. 1857anOttawaKanadakohiriburu izendatzeak inguruko herrientzat eragin handia ekarri zuen: harrezkero Outaouaisen bilakaera alde batetik hiri honi begira eta bestetik Quebecen barruan demografikoki, ekonomikoki...okupatzen duen leku garrantzitsuaren arabera suertatu da.
Aldiz, bada -Quebecen ia kasu bakarra da- MRCrik gehiengo (% 57,2) ingeles hiztuna duena: Pontiac; han % 41,4k besterik ez du frantsesa ama hizkuntzatzat eta Shawvillen %86,6 dira ingeles hiztun; eremu horretan kolonizazio leialista, irlandar, eskoziar eta abarren garrantzia argitzen duena[2]. Pontiaceko egoera politiko eta linguistikoa ez da arazorik gabea[3][4].
Jatorriko herriak
Eskualdeak berak jatorri autoktonoa (endonimoa dena gainera) duen izena darama. Egun ehuneko txikia osatzen badute ere, oraindik lurralde aldetik anishinabeg (algonkin) herriak bere inportantzia gordetzen du; eskualdeko iparraldean badituzte bi "indiar erreserba", Kitigan Zibi eta Kitiganik (Lac-Rapide) eta Abitibi-Témiscaminguen bizi diren beren herrikideekin batera lurralde zabalean presentzia sendoa dute eta beren hizkuntzari eusten diote.
Banaketa administratiboa
MRCak eta baliokidea
Eskualdeak 4 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokidea den beste bat, Gatineau hiria; oro har 67 udalerri daude Outaouaisen. MRCak, baliokidea eta beren hiriburuak: