Bere izena bi ezaugarri geografikotatik eratorria da: alde batetik San Laurendiren ibaiadarra den Chaudière ibaiak hegoaldetik iparraldera eskualde osoa zeharkatzen du; bestetik Apalatxeak, mendilerro luze honek eskualdea hego-mendebaldetik ipar-ekialderako bidaia egiten baitu.
La Beauce: funtsean Chaudière ibaiak sortutako harana, nortasun eta ekonomia indartsuak ditu. Hiri nagusia Saint-Georges (32.000 biztanle 2009an) da, Chaudière-Appalacheseko bigarrena.
Eskualde administratiboa 1987an sortu zen, lurralde-berrantolaketaren ondorioz Quebec Hiria buru zen eskualde handiagoa banatu zenean.
XXI. mendearen lehen urteetan eskualde hau izan da politikoki ADQ alderdi kontserbadorearen gotorlekurik handiena: 2008ko Quebeceko hauteskundeetan 8 diputatutik 4 atera zituen; bizitza maila altuko eskualde frantses hiztun honetan bi alderdi nagusiei (PQ, PLQ) ihes egindako hauteslea erakarri du eta Stephen HarperrenKanadako Alderdi Kontserbadoreak ere estatuko hauteskundeetan Quebeceko emaitzarik onenak erdietsi ditu.
Demografia
Zenbait MRC biztanleria galtzen ari diren bitartean, Lévisen (Quebec Hiriaren itzalpean) eta Beauceko ardatz nagusian igotzen ari da.
Gaur egun ez dago jatorriko herrien komunitate bat bera ere eskualde honetan.
Banaketa administratiboa
Eskualde honek 9 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) ditu eta bere baliokidea den hiri independente bat; oro har 136 udalerri ditu. MRCak, baliokidea eta beren hiriburuak: