Peter Zumthor (Basilea, 1943ko apirilaren 26a-) arkitekto suitzarra da. Bere lana soila eta eraikuntzaren diziplinan oinarritutakoa da; materialeen adierazkortasunarekin esperimentatzen du haren proiektu gehienetan. 1998an Mies Van der Rohe Saria irabazi zuen, Bregenzeko arte-museo berriaren diseinuagatik. 2009an Pritzker sari garrantzitsua eman zioten.