Peter Christen Asbjørnsen (Christiania, egun Oslo, 1812ko urtarrilaren 15a - Oslo, 1885eko urtarrilaren 6a) norvegiar idazlea izan zen. Jörgen Moerekin batera, Norvegiako elezaharrak bildu, eta hainbat liburutan eman zituen argitara 1842tik 1871ra (Herri ipuin norvegiarren bilduma, Mendi-izpirituen elezaharrak Norvegian). Norvegiako aho-literaturaz eta herri-ipuinez Peter Asbjørnsenek eginiko bildumek ohorezko lekua hartu dute norvegiar literaturan.