Paul Ehrlich (Strehlen, Silesia, Prusiako Erresuma, 1854ko martxoaren 14a - Bad Homburg, Hessen, Alemania, 1915eko abuztuaren 20a) alemaniar sendagilea izan zen. Gaur egungo Wroclawen ondoan jaio zen, eta Frankfurt am Mainetik gertu hil.
Mikrobioek eragindako antigorputzei buruzko ikerketak egin zituen, eta kimioterapia abiarazi zuen. Arsfenamina botika aurkitu zuen artsenikoaren deribatuekin lanean ari zela, sifiliaren kontrako sendagai gisa arrakasta handiz geroago aplikatu zena. Medikuntzako Nobel saria eman zioten 1908. urtean.
Oihartzun handia izan zuen bere 1968ko lana: The Population Bomb, non munduaren populazioaren problema aztertu zuen.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
---|
1901–1925 | |
---|
1926–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–present | |
---|