Edward Lawrie Tatum (Boulder (Colorado), 1909ko abenduaren 14a - New York, 1975eko azaroaren 5a) Estatu Batuetako biologoa izan zen.
Rockefeller Institutuko irakasle izan zen. George Wells Beadle eta Joshua Lederbergekin batera, garrantzi handiko lanak egin zituen biokimikaren alorrean, geneek duten funtzioaren eta bakterioen genetikaren inguruan. 1958. urtean, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel Saria eman zieten Tatum, Beadle eta Lederbergi.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
---|
1901–1925 | |
---|
1926–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–present | |
---|