Har Gobind Khorana (Raipur, Multan, Punjab Probintzia, Britainiar Raj (gaur egun Punjab, Pakistan, 1922ko urtarrilaren 9a - Concord, Massachusetts, 2011ko azaroaren 9a) indiar biokimikaria izan zen. 1945ean Ingalaterrara joan zen Liverpooleko Unibertsitatean kimika organikoa ikastera. Wisconsingo Unibertsitateko irakaslea izan zen. 1966an estatubatuar nazionalitatea jaso zuen. 1968an Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen Robert William Holley eta Marshall Warren Nirenbergekin batera, kode genetikoa interpretatzeagatik eta proteinen sintesian duen zeregina azaltzeagatik.
|
---|
1901–1925 | |
---|
1926–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–present | |
---|