Ivan Pavlov Ryazanen, Errusian, jaio zen. Aita, Peter Dmitrievich Pavlov, herriko apaiza zen, eta ama, Varvara Ivanovna, etxeko andre. Txikitan, Pavlov mutiko gogotsua zen eta lorategian orduak eta orduak pasatzea eta bizikletaz ibiltzea asko gustatzen zitzaion. Betidanik buru bitxia izan zuen, eta natura eta animaliekin kontaktuan egotea gustuko zuen. Ez omen zitzaion inporta etxeko lanak egitea edota bere 11 anai-arrebak zaintzea.
Handitzen zuen heinean, apaiz bihurtu eta teologia karrera ikastea planteatu zuen, baina nerabezaroan, Pavlovek Charles Darwinen eta Ivan Sechenoven obrekin interesatzen hasi zen. Horrek natur zientziak ikastera motibatu zion.
1870ean San Petersburgoko unibertsitatean matrikulatu zen, fisika, matematikak eta natur zientziak ikasteko. Unibertsitate urteetan zehar, bere fisiologia irakasleak eragin handia izan zuen berarengan, eta bere bizitzan hartu nahi zuen bidea hori izango zela erabaki zuen. Pavlovek beti ikasle bikain bat izan zen. 1875ean graduatu egin zen eta bere doktorego ikasketekin jarraitu zuen medikuntza kirurgikoko akademian fisiologia ikasten jarraitzeko. 1883anfisiologian doktoratu zen San Petersburgoko Unibertsitatean. 1891-1936 bitartean San Petersburgoko Medikuntza Institutuko Fisiologia departamentua zuzendu zuen. 1895etik1925era Fisiologiako katedraren ardura izan zuen Osasun Akademia Militarrean[2].
Erreflexu ikasiaren edo erantzunaren gaia aztertu zuelako da ezaguna batez ere. Hain zuzen ere, zakur gosetu batekin egin zituen saioek eman zioten ospea. Animaliak janaria ikusi eta txirrina entzuten zuen, eta horren ondorioz, listua jariatzen zuen. Ariketa bera askotan errepikatu ondoren, zakurrak txirrina entzutean listua isurtzen zuen, baita janaririk ez zuenean ere. Hortik abiatuta giza jokaeraren eta nerbio sistemaren arteko harremanak aztertu zituen.
Ivan Pavlov txakurrekin egin zituen esperimentuengatik ezaguna da. Nahiz eta gaur egun psikologia eta hezkuntzaren pertsona ospetsuenetariko bat izan, bere lehenengo asmoa ez zen ikaskuntza aztertzea, txakurren listu jariaketa baizik.
Bere esperimentuak egiten zituen bitartean, arreta deitu zion esperimentua behin eta berriz errepikatu ondoren, txakurrei lerdea zeriela Pavlov ikusten zutenean. Hori gertatzen zen, animaliek Pavlov atetik sartzen zen bakoitzean, edozein momentutan janaria jaso behar zutela ikasi zutelako.
Aurkikuntza horren ondorioz, fisiologoak esperimentu-sail bat bururatu zitzaion: kanpaia bat jotzea txakurrei janaria eman baino lehen, eta horrela, listu jariatua neurtzea. Pavlovek ohartu zuen txakurrak kanpai-hotsa janariarekin lotzeko entrenatuak izaten zirenean, listua jariatu behar zutela nahiz eta janaririk ez egon. Hau da, kanpai-hotsak listua eragiten zuela, janaria aurrean izan balute bezala. Esperimentuak frogatu zuen txakurren erantzun fisiologikoa (alegia, listu-jariaketa), kanpai-hotsaren estimuluari lotuta zegoela.
Irudi galeria
Ivan Pavlov eta haren emaztegaia Serafima Kartxevskaia (1880)