1890
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
Arte eta kultura
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 4a – Teresa Flores, txiletar sindikatu-buruzagia, feminista eta politikaria (h. 1952).
- Urtarrilaren 7a – Enrique Nieto, euskal herritar margolaria (h. 1963).
- Urtarrilaren 9a – Karel Capek, txekiar eleberrigile eta drama-idazlea (h. 1938).
- Urtarrilaren 9a – Kurt Tucholsky, alemaniar eleberrigile eta poeta (h. 1935).
- Urtarrilaren 12a – Joseph Helffrich, alemaniar astronomoa (h. 1971).
- Urtarrilaren 17a – Antonio Pildain, euskal apaiza eta Kanarietako apezpikua (h. 1973).
- Urtarrilaren 19a – Ferruccio Parri, Italiako lehen ministroa (h. 1981).
- Urtarrilaren 23a – Ernest Poole, estatubatuar kazetari, eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1950).
- Urtarrilaren 28a – Eoin O'Duffy, irlandar errepublikar, militar eta polizia burua (h. 1944).
Otsaila
- Otsailaren 7a – Ricardo Oreja, euskal abokatu eta politikaria (h. 1974).
- Otsailaren 8a – Claro M. Recto, filipinar politikaria (h. 1960).
- Otsailaren 10a – Fania Kaplan, judu jatorriko militante eserista, Lenin hiltzen saiatzearren ospetsua (h. 1918).
- Otsailaren 10a – La Niña de los Peines, espainiar flamenko-kantari ijitoa (h. 1969).
- Otsailaren 10a – Boris Pasternak, errusiar poeta, eleberrigile eta itzultzailea, 1958ko Literaturako Nobel Saria (h. 1960).
- Otsailaren 11 – Domingo Arrillaga, gipuzkoar futbolaria (h. 1951).
- Otsailaren 11 – Severina Luna de Orosa, filipinar medikua eta idazle hispanista (h. 1984).
- Otsailaren 12a – Bess Meredyth, estatubatuar zinema mutuko aktorea eta zinema gidoilaria (h. 1969).
- Otsailaren 14a – Faustino Oteitza, nafar apaiz eskolapioa (h. 1936).
- Otsailaren 15a - Pedro Garmendia, lapurtar ilustratzailea (h. 1945).
- Otsailaren 15a – Robert Ley, alemaniar politikari nazia (h. 1945).
- Otsailaren 17a – Ronald Fisher, ingeles estatistikari eta biologoa (h. 1962).
- Otsailaren 18a – Adolphe Menjou, estatubatuar aktorea (h. 1963).
- Otsailaren 20a – Felix Arteta, euskal margolari, marrazkilari eta karikaturista (h. 1986).
- Otsailaren 22a – Leonor Serrano Pablo, espainiar pedagogoa, legelaria, abokatua eta idazle feminista (h. 1942).
- Otsailaren 27a – María de Baratta, salvadortar konpositorea, piano-jotzailea, musikologoa eta folklorista (h. 1978).
Martxoa
- Martxoaren 7a - Baldomero Barón Rada, nafar idazle, poeta eta kazetaria (h. 1985).
- Martxoaren 9a – Viatxeslav Molotov, sobietar politikaria (h. 1986).
- Martxoaren 11 – Vannevar Bush, estatubatuar ingeniaria (h. 1974).
- Martxoaren 12a – Vatslav Nijinski, poloniar-errusiar ballet dantzari eta koreografoa (h. 1950).
- Martxoaren 15a – Boris Delaunay, errusiar alpinista eta matematikaria (h. 1980).
- Martxoaren 18a – Gabriel Manterola, euskal idazle eta itzultzailea (h. 1977).
- Martxoaren 20a – Beniamino Gigli, italiar opera abeslaria (h. 1957).
- Martxoaren 20a – Lauritz Melchior, daniar-estatubatuar tenorra, bere garaiko wagnertar tenore gailentzat hartua (h. 1973).
- Martxoaren 23a – Cedric Gibbons, irlandar-estatubatuar zinemagintzako zuzendari artistikoa (h. 1960).
- Martxoaren 31 – William Lawrence Bragg, Australian jaioa britainiar fisikaria, 1915eko Fisikako Nobel Saria (h. 1971).
Apirila
- Apirilaren 3a – Manuel Carrasco i Formiguera, katañuniar politikaria, Kataluniako nazionalismoaren aitzindaria (h. 1938).
- Apirilaren 3a – Vasili Txernetzov, Kosakoen errusiar ofiziala (h. 1918).
- Apirilaren 7a – Victoria Ocampo, argentinar idazlea, itzultzailea, saiakeragilea, intelektuala, editorea eta filantropoa (h. 1979).
- Apirilaren 16a – Nikolai Sergeievitx Trubetskoi, errusiar hizkuntzalaria (h. 1938).
- Apirilaren 20a – Adolf Schärf, Austriako presidentea (h. 1965).
- Apirilaren 23a – María Luz Morales, galiziar idazlea eta XX. mendeko Kataluniako kazetari aitzindaria (h. 1980).
Maiatza
Ekaina
Uztaila
- Uztailaren 4a – Ossip Zadkine, bielorrusiar-frantziar eskultorea (h. 1967).
- Uztailaren 5a – Juan Gisasola, Begoñés I.a, bizkaitar pilotaria (h. 1958).
- Uztailaren 11 – Giacomo Albanese, italiar matematikaria (h. 1947).
- Uztailaren 11 – Alice Rey Colaço, portugaldar margolari, ilustratzaile modernista, opera-abeslari, eszenografo eta jantzi-diseinatzailea (h. 1978).
- Uztailaren 11 – Arthur Tedder, britainiar mariskala (h. 1967).
- Uztailaren 18a – Frank Forde, Australiako 15. lehen ministroa (h. 1983).
- Uztailaren 19a – Jurgi II.a Greziakoa, Greziako erregea (h. 1947).
- Uztailaren 20a – Giorgio Morandi, italiar margolaria (h. 1964).
- Uztailaren 22a - Rose Kennedy, estatubatuar filantropoa, gizarteko dama eta Kennedy familiako matriarka (h. 1995).
- Uztailaren 24a – Santiago Belaustegigoitia, arabar futbolaria (h. 1980).
- Uztailaren 31 – Víctor Casas, galiziar politikari, antzezle eta kazetaria (h. 1936).
Abuztua
- Abuztuaren 3a – Matilde Huitzi, nafar maisu eta pedagogoa (h. 1965).
- Abuztuaren 3a – Martha Betz Shapley, estatubatuar astronomoa, izar bitar eklipsatzaileei buruzko ikerketarengatik ezaguna (h. 1981).
- Abuztuaren 5a – Naum Gabo, errusiar eskultorea (h. 1977).
- Abuztuaren 7a – Elizabeth Gurley Flynn, estatubatuar politikari, sindikalista eta feminista (h. 1964).
- Abuztuaren 8a – Zofia Kossak-Szczucka, poloniar idazle eta militante katolikoa eta Bigarren Mundu Gerrako erresistentzia poloniarreko kidea (h. 1968).
- Abuztuaren 9a – Eino Kaila, finlandiar filosofo, kritiko eta irakaslea (h. 1958).
- Abuztuaren 15a – Jacques Ibert, frantziar musikagilea (h. 1962).
- Abuztuaren 18a – Walther Funk, alemaniar ekonomialari eta politikari nazia (h. 1960).
- Abuztuaren 20a – Howard Phillips Lovecraft, zientzia-fikziozko estatubatuar eleberrigilea (h. 1937).
- Abuztuaren 21a – Luis Izeta, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1966).
- Abuztuaren 21a – Catherine Tolson britainiar sufragista eta aktibista, (h. 1924)
- Abuztuaren 24a – Jean Rhys, antillar idazlea (h. 1979).
- Abuztuaren 27a – Man Ray, estatubatuar artista modernista (h. 1976).
- Abuztuaren 30a – Pedro Asua, bizkaitar apaiza eta arkitektoa (h. 1936).
Iraila
- Irailaren 2a – Gerardo Caballero, arabar militarra (h. 1980).
- Irailaren 4a – La Argentina, espainiar-argentinar dantzari eta koreografoa (h. 1936).
- Irailaren 8a – Gregorio Sena, gipuzkoar futbolaria (h. 1966).
- Irailaren 9a – Kurt Lewin, alemaniar psikologo eta filosofoa (h. 1947).
- Irailaren 10a – Elsa Schiaparelli, italiar moda-diseinatzalea (h. 1973).
- Irailaren 10a – Franz Werfel, alemanezko austro-txekiar idazlea (h. 1945).
- Irailaren 11 – Euphemia Haynes, estatubatuar matematikari eta irakaslea (h. 1980).
- Irailaren 15a – Agatha Christie, 66 misterio- eta hilketa-eleberriren ingeles idazlea (h. 1976).
- Irailaren 18a – Tomas Bilbao, euskal arkitekto eta politikari abertzalea (h. 1954).
- Irailaren 23a – Friedrich Paulus, alemaniar mariskala (h. 1957).
- Irailaren 28a – José María Alonso, euskal tenislaria (h. 1979).
Urria
- Urriaren 2a – Groucho Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (h. 1977).
- Urriaren 3a – Henry Hull, estatubatuar aktorea (h. 1977).
- Urriaren 5a – Kasimir Edschmid, alemaniar idazlea (h. 1966).
- Urriaren 8a – Philippe Thys, belgikar txirrindularia (h. 1971).
- Urriaren 11 – Nicasio Sierra, nafar klaretar apaiza (h. 1936).
- Urriaren 12a – Luís de Freitas Branco, portugaldar musikagilea eta musikologoa (h. 1955).
- Urriaren 13a – Conrad Richter, estatubatuar eleberrigilea (h. 1968).
- Urriaren 14a – Louis Delluc, frantziar idazlea eta zinemagilea (h. 1924).
- Urriaren 14a – Dwight David Eisenhower, Ameriketako Estatu Batuetako 34. Presidentea (h. 1969).
- Urriaren 15a – Grigori Txudnovski, Ukrainan jaiotako boltxebike judua (h. 1918).
- Urriaren 16a – Michael Collins, irlandar politikaria, IRAren inteligentzia zuzendaria eta Itun anglo-irlandarreko negoziatzailea (h. 1922).
- Urriaren 16a – Paul Strand, estatubatuar argazkilari eta zinemagilea (h. 1976).
- Urriaren 17a – Élisabeth Chaplin, Nabis estiloko margolaria (h. 1982).
- Urriaren 23a – Ernestina Otero, galiziar maistra, pedagogoa eta eskolako zuzendaria (h. 1956).
- Urriaren 28a – Andrés Isasi, bizkaitar musikagile eta poeta lirikoa (h. 1940).
- Urriaren 29a – Claire Goll, alemaniar-frantziar kazetaria eta idazlea, Europako abangoardiako munduaren ordezkaria (h. 1977).
Azaroa
Abendua
- Abenduaren 3a – Francisco Javier Lauzurika, euskal artzapezpikua eta Gasteziko apezpikua (h. 1964).
- Abenduaren 5a – Mehmet Fuad Koprülü, turkiar historialari eta politikaria (h. 1966).
- Abenduaren 5a – Fritz Lang, austriar-alemanir zinema zuzendaria, gidoigilea eta noizbehinkako ekoizlea (h. 1976).
- Abenduaren 8a – Bohuslav Martinu, txekiar musikagilea eta biolinista (h. 1959).
- Abenduaren 10a – Txomin Olano, gipuzkoar piano jotzailea eta musika maisua (h. 1972).
- Abenduaren 11 – Carlos Gardel, argentinar tango abeslaria (h. 1935).
- Abenduaren 11 – Marta Grau, kataluniar aktorea (h. 1992).
- Abenduaren 11 – Mark Tobey, estatubatuar margolaria (h. 1976).
- Abenduaren 14a – Sigurd Hoel, norvegiar idazlea (h. 1960).
- Abenduaren 18a – Edwin Armstrong, estatubatuar ingeniari elektriko eta asmatzailea, FM irratiaren asmatzailea (h. 1954).
- Abenduaren 20a – Jaroslav Heyrovský, txekoslovakiar kimikari eta asmatzailea, 1959ko Kimikako Nobel Saria (h. 1967).
- Abenduaren 21a – Hermann Joseph Muller, estatubatuar irakasle eta genetikalaria, 1946ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1967).
- Abenduaren 21a – Paz Ziganda, Iruñeko lehen Euskal Eskola sortu zuen Euskararen Adiskideak elkarteko kidea (h. 1966).
- Abenduaren 26a – Esteban Barrenetxea, Frai Esteban de San José, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- Abenduaren 26a – Konstantinos Georgakopoulos, Greziako lehen ministroa (h. 1973).
- Abenduaren 29a – Emily Gerdes, estatubatuar aktorea (h. 1974).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Aquilino Gómez-Acedo, bizkaitar futbolaria (h. 1962).
- Ana Maria Bidegaray, lapurtar idazlea, ekintzailea eta feminista (h. 1974).
- Charles Gabriel Tournier, lapurtar idazlea eta euskalaria (h. 1965).
- Fernando de la Quadra-Salcedo, Castillejosko III. markesa, bizkaitar abokatu eta genealogista (h. 1936).
- Jose Egileor Beldarrain, euskal herritar antzezlaria (h. 1966).
- Juan Ezenarro Mendia, euskal olerkaria (h. 1945).
- Chichana Patiño, galiziar hegazkinlaria , hegazkin bat gidatu zuen lehen emakume galiziarra eta agian Europa osokoa (h. 1919).
- Isabel González González, Azucena Roja, kanariar aktibista politikoa, publizista eta militante komunista (h. 1968).
- José Bedia, santandertar traineru patroia, historiako handienetakoa (h. 1973).
- Leandro Carro, Errioxan jaiotako Euskadiko Alderdi Komunistako politikaria (h. 1967).
- Lee Sun Chau, Txinan mendebaldeko medikuntzan jardun zuten lehen emakumezko mediku txinatarretakoa (h. 1979).
- Otsaila – Annie Krohn, indonesiar aktorea (h. ?).
Heriotzak
Urtarriletik ekainera
- Urtarrilaren 2a – Julian Gayarre, nafar tenorra (j. 1844).
- Urtarrilaren 10a – Klaudio Otaegi, euskal idazlea (j. 1836).
- Urtarrilaren 18a – Amadeo I.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1845).
- Urtarrilaren 18a – Kosme Duñabeitia, bizkaitar argazkilari eta margolaria (j. 1819).
- Urtarrilaren 21a – Vicente Arana, bizkaitar idazlea (j. 1847).
- Urtarrilaren 28a – Prudence Crandall, Estatu Batuetako emakumeen boto-ematearen eta afro-amerikarren eskubideen aldeko maistra eta ekintzailea (j. 1803).
- Otsailaren 3a – Augustin Etxeberri, lapurtar idazlea (j. 1849).
- Otsailaren 18a – Gyula Andrássy, hungariar estatu-gizona (j. 1823).
- Otsailaren 28a – Pedro Luro, baxenafar enpresaria (j. 1820).
- Apirilaren 11 – Joseph Merrick, Elefante gizona, ingeles hiritarra, jasan zuen gorputz desitxuraketatik famatua (j. 1862).
- Apirilaren 24a – Felipe Uhagon, bankaria eta Bilboko alkatea (j. 1822).
- Apirilaren 28a – Jean Iribarne, zuberotar idazlea (j. 1814).
- Apirilaren 30a – Manuel Maria Etxarri, gipuzkoar zirujaua, kapitain karlista eta Karlos Maria Isidro Borboikoaren eta Karlos Luis Borboikoaren zerbitzari eta aholkularia (j. 1811).
- Ekainaren 1a – Camilo Castelo Branco, portugaldar idazlea (j. 1825).
- Ekainaren 2a – Annie Foore, herbeheretar idazlea (j. 1847).
- Ekainaren 17a – Emmanuel Servais, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1811).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 15a – Gottfried Keller, suitzar olerkari eta nobelagilea (j. 1819).
- Uztailaren 18a – Christian Heinrich Friedrich Peters, alemaniar astronomoa (j. 1813).
- Uztailaren 19a – Gottfried Keller, suitzar olerkaria (j. 1819).
- Uztailaren 29a – Vincent Van Gogh, herbeheretar margolaria (j. 1853).
- Abuztuaren 2a - Louise-Victorine Ackermann, frantziar poeta (j. 1813).
- Abuztuaren 4a – Émile Lévy, frantziar margolari eta ilustratzailea (j. 1826).
- Abuztuaren 10a – Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes, bizkaitar finantza gizona, Banco de Bilbaoren sortzaileetako bat (j. 1814).
- Abuztuaren 11 – John Henry Newman, ingeles teologo, idazle eta kardinala (j. 1801).
- Abuztuaren 30a – Marianne North, ingeles naturalista eta margolaria (j. 1830).
- Irailaren 3a – Vasile Alecsandri, errumaniar olerkari, antzerkigile, politikari eta diplomazialaria (j. 1821).
- Irailaren 10a – Gumersindo Vicuña, bizkaitar politikari, matematikari, ingeniari eta irakaslea (j. 1840).
- Irailaren 29a – Alphonse Karr, frantziar eleberrigile eta kazetaria (j. 1808).
- Urriaren 7a – Joaquin Maria Muzkitz, nafar politikari karlista (j. 1841).
- Urriaren 10a – Klaudio Otaegi, euskal idazlea (j. 1836).
- Urriaren 20a – Richard Francis Burton, ingeles esploratzaile, hizkuntzalari eta idazlea (j. 1821).
- Urriaren 26a – Carlo Collodi, italiar idazlea (j. 1826).
- Azaroaren 4a – Jacob van Zuylen van Nijevelt, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1816).
- Azaroaren 8a – César Franck, frantziar musikagilea (j. 1822).
- Azaroaren 23a – Gilen III.a Herbehereetakoa, Herbehereetako errege eta Luxenburgoko duke-handia (j. 1817).
- Abenduaren 3a – Ludolf Camphausen, renaniar bankari eta politikaria (j. 1803).
- Abenduaren 15a – Zezen Eseri, siux amerindiar buruzagia (j. c. 1831).
- Abenduaren 19a – Zénaïde Fleuriot, frantziar idazlea (j. 1829).
- Abenduaren 21a – Niels Gade, daniar musikagile, orkestra-zuzendari, piano-jotzaile, organo-jotzaile eta irakaslea (j. 1817).
- Abenduaren 26a – Vicenta María López Vicuña, nafar lekaimea (j. 1847).
- Abenduaren 26a – Heinrich Schliemann, alemaniar arkeologiaria (j. 1822).
- Abenduaren 29a – Octave Feuillet, frantziar idazlea (j. 1821).
- Abenduaren 29a – Orein Pikart, miniconjou leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (j. c. 1826).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
Kanpo estekak
|
|