Luís de Freitas Branco (Lisboa, 1890eko urriaren 12a - ib., 1955eko azaroaren 27a) portugaldar musikagilea eta musikologoa izan zen. Inpresionismoaren (Paraisos artificials, 1910) eta musika atonalaren bultzatzaile nagusia izan zen Portugalen. Musika-lan asko idatzi zituen (sinfoniak, poema sinfonikoak, ganberako musika, moteteak eta koruak, herri-abestien moldaerak). Musikaren teoriari eta historiari buruzko liburuak argitaratu zituen eta 1950ean Gazeta musical aldizkaria sortu zuen.