Erakunde independentea eta estamentu ofizialetatik at funtzionatu zuena izan zen. Biltzarren ordezkariak demokratikoki hautatuak izan ziren, errege-erreginen eskumenetik kanpo, eta erregeari adierazi zizkioten bere eskaerak. Biltzarrek epaiak eman eta bete ere egin zituzten. Nobleteriaren gehiegikeriez defenditzeko biltzarrek behin betiko korporazioa sortu zuten.
Infantzoien esapidea edo lema "Pro libertate patria, gens libera state" zen, bi esanahi izan dituena:[1]
"Aberria libre izan dadin, jendarteak ere libre behar du". Itzulpen honetan Behe Erdi Aroanfeudalismoa zela eta pertsonak libreak ez zirela ez da kontuan hartzen.
"Aberri askearen alde, jende librea, jaiki". Itzulpen honetan latinez izan (sum) eta egon (sto) ezberdinak direla kontuan hartzen da. Horregatik, «jaiki» edo «adi egon» itzultzen da.
Ordezkatzen zituzten herri eta hiribilduen eskubideak defenditu zituztelako, biltzarren parte-hartzaileak jazarri eta zigortuak ez ezik exekutatuak ere izan ziren. Baziren garaiak noiz klandestinitatean aritu zuten, erregearen gehiegikeriak borrokatuz eta Nafarroako Erresuma babestuz.
Hala ere, XV. mendean biltzarrak estamentu ofizialeen kontrolpean zeuden eta Gaztela eta Aragoiko mugetan gaizkile harrapatzeari baino ez zuten ekin. Horregatik, baliagarriak ez zirelako, 1510ean desegin zituzten.
Estamentu Militarra, nobleteriarena. Bitan banatuta zegoen:
Zaldunak eta Infantzoiak, bigarren mailako nobleteria zena. Erresuma babesteko soldaduak zituzten eta trukean ez zituzten zergak ordaintzen eta errentak jaso, justizian eskubide bereziak izaten (adibidez, epaitegi bereziak) eta herri-lurretan eskubideak zituzten. Hauen artean, infantzoiak kapareen azpian daude eta batzuetan nekazari libreak baino ez ziren. Guztiak Elizaren menpean zeuden.
Ahaide nagusiak goi mailako noblezia ziren, errege kontseiluko kide zirenak. Administrazioa (gobernua eta justizia) osatzen zuten, eta piramidearen tontorrean zeuden.
Estamentu Eklesiastikoa, Eliza Katoliko Erromatarrari zegokiona. Ordezkari nagusia Iruñeko apezpikua zuen, botera handia eta batzuetan erregeekin liskarrak zituena. Gizarte-mailan, estamentua bigarren mailako nobleteria baino inportanteagoa zen.
Estamentu UnibertsitatekoaHiribilduei zegokiona. Pixkanaka-pixkanaka, erregeak eratu ahala, hiribilduen ordezkariak eta baita status bera zuten haranetakoak ere parte hartu zuten. Hiribilduaren arabera, frankoak[2] edo kapareak[3] ziren.
Nekazari petxariak, petxak edo zergak ordaindu behar zituztenak, ez zeukaten Gorteetan egoteko eskubiderik baina bai Udaletan eta Kontzejuetan.
Nekazari koilazoak, lurrari lotuak, hasieran morroi-lanak egiten zituztenak eta gero errentariak izango zirenak.
Azkenean, erlijio gutxiengoak:juduak, mairuak eta beste talde baztertuak, agoteak bezala. Talde hauek bere zerga-sistema propioa ere bazuten.
Infantzoien egoera, gainera, ezberdina izan zen hiribilduaz hiribildua: Tuteran infantzoien estatusa kolektiboa izan zen; Lizarranburgesen parean zeuden eta beste hainbat lekutan frankoen menpean zeuden.
Biltzarren funtzionamendua
Eskualde bakoitzak gain-biltzarkide batek ordezkatua zen, biltzarkideek hautatua. Biltzarra indarrean zeuden tokietan biltzarkideek gain-biltzarkideen erabakiak mantentzeari zin egin zioten. Biltzarra arduradun batek zuzendua zen, gaztelaniaz"cabdiello" eta euskaraz"buruzagi" izena zutena. Honek epaiak ematen zituen zigorrak jarriz. Hitza jateagatik Biltzarrak berak zigorrak eman eta bete zituen.
Bilerak herri askotan egin zituzten. Dakigunez Miluzen, Arteagan, Etxaurin, Los Arcosen eta, batez ere, Obanosen egin zuten (hauek famatuenak izan ziren). Hala ere, "bere eskubideak defenditzeko beharrezkoak zirenean" egin zuten.
Biltzarrak zin amankomun eta korporatibo egin zuen.[4] Zinean, nahiz eta aginpide nagusia zegoela aitortu bazuten ere ez zuten "erregea" hitza erabili baizik eta "jaun" (gaztelaniaz: Señoría). Horrela koroaren boterearen menpe formalki egon arren, beti titulua onartu edo ukatu zezaketen.
Infantzoien zigilua
Infantzoien zigilua 70 zentimetrozko diametro duen zirkulu osatu gabea da.
Zigiluaren aurrealdean gurutze bikoitza duen liburu irekia eta zin egiten ari diren hamabi eskuineko eskuak daude. Inguruan honako esapidea du: Sigillum Oniversitatis juratorum Navarre (Nafarroako Zinpekoen Korporazioaren Zigilua)
Atzealdean eskuinerantz zamalkatuz ari den armaz hornitutako zalduna dago. Inguruan honako esapidea du: Pro libertate patria gens libera state (Aberri askearen alde, jende librea, jaiki edo Aberria libre izan dadin, jendarteak ere libre behar du).
Egun 1283 eta 1328 arteko bost zigilu baino ez daude, biltzarrak puri-purian zeuden garaietakoak.
Antso VII.a Nafarroakoaren erreinaldian (1194-1234) lehendabizikoz ageri ziren biltzarrak.[5] Hau hasieran mesfidati izan bazen, gero toleratu egin zituen, ahaide nagusien bere etsaien (nobleteria, apezpikua eta burgesia hasiberria) aurkako kontrapisua zirelako.
Gainera, erregeak bere eraginkortasuna aprobetxatu zuen, gaizkileen aurkako polizia moduan aritu zutelako.[6]
1235ean, Gregorio IX.aaita santuak erregeari Infantzoien biltzarrak desegiteko ahalmena eman eta Irantzuko monasterioaren abadeari eta Orreaga eta Tuterako abadeei akabatzea agindu zien. Hurrengo urtean eta erregea Nafarroaraino heldu baino lehen, altxamendua izan zen Tuteran. Altxatuen artean infantzoiak eta hiribilduak ziren. Nafarroako seneskalak arbitral-batzorde baten bitartez tregoa bat lortu zuen 1235ekourriaren 28 eta 1236kootsailaren 2 artean. Erregea 1236koirailean iritsi zenez, egoera aldatu eta Tutera1237koazaroarako arbitratze onartu zuen. 1237koekainean errege batzordea biltzarkideei zina desegitea agindu eta hauek agindua onartu ez zutenez, eskumikatu zituzten. Laudoa aita santuak apelatu eta biltzarra ez desegitea lortu zuen. Bitartean erregeak gain-biltzarkideei 1.000 soldata eskaini zizkien berriro Biltzarra ez deitzeko.
1237koazaroaren 5eanerregeak eta infantzoiek Infantzeria egiaztatzeko bide berria onartu zuten. 1237an ere infantzoi talde batek Foru Zaharra idatzi zuten, nafarrek izandako eskubide publiko eta pribatuak sistematikoki adierazteko.[7][8]
Infantzoien Biltzarrek, ahaide nagusiekin eta hiribilduekin batera, foruak defenditu zituzten, eta erregearen boterea murriztu. Ordutik, Infantzoien Biltzarrak eskubideen jagole bihurtu eta erregeek gogor erasoak izan ziren.
Luis IX.a Frantziakoa aitaginarrebaren laguntzari esker eginiko zina desegitea onartzen zuen bulda lortu zuen, larderiazko erregimen politikoa eratuz. Garaipena lortzeko etsaiak zatitu zituen, senideei eta kanpokoei mesede eginez eta infantzoi eta zaldunei baztertuz. Hiribilduen kexak batzuetan entzun eta bestetan paso egin zuen. Lortutako buldari esker banakako zinak eskatu zituen.
Beaumarchais Nafarroara iritsita, altxamendua izan zen. Gazteluen alkaideak txandakatu zituen eta eskualdeko ordezkariei fideltasuna zin eragin zien, infantzoiek Biltzarra desegin zezaten laguntza eskainiz. Almorabid eta bere taldeko nobleek Joana I.ari (1274-1305) fideltasuna ere zin egin zioten. 1276koapirilaren 2an Beuamarchaisek eta Ahaide Nagusiek, zaldunek, infantzoiek eta hiribilduek elkar ez erasotzeko ituna sinatu zuten. Egun, altxamenduei eta itunei buruz ez daude datu zehatzik.
Hala ere, frantziarrek ez zuten Nabarreria kontrolatu. Iruñeko apezpikuak eta estamentu eklesiastikoak bertoko biztanleen laguntza izan zuten. Burgoa gotortu zuten, justu Beaumarchais eta antzinako gobernadorea zen Piarres Antso Monteagudokoak eskatu zuten kontrakoa. Iruñeko apezpikuakSan Zernin eta San Nikolasko biztanleak eskumikatu zituen frantziar leinuaren alde egiteagatik. Gobernadoreak erreginaren onespen eskatzera Nabarreriara heldu zenean, aldaratua izan eta San Zerninen kokatu zen. Laster Almorabid eta infantzoiek Nabarreriako kontzejuaren alde egin zuten.
1276ko maiatzetik aurrera, Iruñeko burgoen arteko liskarrak hasi ziren. Ibañez Baztandarrak hitzartua, Monteagudok hasieran Nabarreriaren alde egin bazuen ere, alderdiaz aldatu eta gobernadorearen alde egin zuen. Hori zela eta, erail zuten (itxura denez, Almorabidek agindua)[9]. Filipe III.a Frantziakoak bere armada Nafarroara bidali zuen, eta armadaren zati handiena Burlatatikirailaren 6an sartu zen. Nabarreriaren alde bidalitako gaztelar armada Iruñetik 15 kilometrora geratu zen, Erreniegan. Gartzia Almorabidek, Ibañez Baztandarrak eta beste noble askok, frantziar armada zetorrela jakinda, gauez ihes egin zuten hiritik. Gudarosteek hirian sartu eta sarraskia egin zuten dena hondatuz. Nabarreria, San Migel eta Judutegian katedrala baino ez zen zutik geratu. Bizirik zeudenak Tiebasko gaztelura eraman zituzten preso, bertan urkatzeko. [Nabarreria 48 urtez despopulatua izan zen, eta katedrala 30 urtez itxita.
Hiriburua konkistatu eta gero, erresistentzia amaitu zen eta infantzoiek eta gaztelu eta dorretxeko alkaide eta jaun guztiek Joana I.ari fideltasuna zin eta horrela arnegatu zuten:
«
zalditeria-partida hiribilduekin eginiko zina desegin eta hemendik aurrera erregea edo bere gobernadorearen baimenik gabe zin berririk ez egitea.[10]
»
1281eko galdeketa
Jasandako errege errepresioa gorabehera, Infantzoien biltzarrak 1280koabenduaren 26an berpiztu ziren, eta Guerin d'Amplepuis gobernadore berriak espediente bat hasi zuen biltzarrak legez kanpo utzi eta zigortzeko.
Aitormen asko galdu badira ere, lekukoetatik 16 zaldunak, 15 klerikoak, 7 nekazariak eta 3 burgesak ziren. Beste 62ak ez da aipatzen eta 3 alkate zeuden. Galdeketan "Biltzarrak Antso Indartsuaren erregealdian infantzoi, nekazari eta kleriko Iñigo Martinez Subizakoa ahaide nagusiak eginiko bidegabekeriez babesteko jaio zirela" eta erregeak baimena eman zuela esaten da. Hasieratik ahaide nagusiek eta zaldunek hartu zuten parte. Gaizkileen aurkako justizia eginez "txiroak defendituak izan ziren eta erresuma defenditua eta herrialdea bakean zeuden". Lekukoek ez zuten hainbeste esan Tibalt II.a eta Henrike I.aren erreinaldiei buruz "Biltzarretan jardunean parte hartu zutelako eta Filipe erregearen errepresalien beldur zirela, honek Biltzarrekiko kontrakoa zen eta". Tuterako sakristauak gizartearen eskubideak erregea eta bere ofizialen gehiegikerien aurka defenditzea Biltzarren helburuetako bat zela esan zuen.
Errepresioa izan arren, jarraitutasuna
1289an errepresioa areagotu egin zen, 21 zaldun Biltzarra uztera bultzatuz. Hori zela eta, infantzoiek eta hiribilduek Biltzar bateratua osatu zuten. 1290. urteko hasieran sarekada berriak izan ziren.
Jazarpena izanagatik ere, Frantziako mariskala eta Nafarroako gobernadorea zenak Frantziako gros tournois zilarrezko txanponak Nafarroako sanchete beste balio izateko eta bi urtez biak erabilgarriak izateko dekretua eman zuen "Obanosko Infantzoien Biltzarraren baimenarekin". Urte bi geroago, 1293kourriaren 13an, antzeko beste dekretua eman zuen hurrengo lau urteetarako. Honek nafarren baimena izan zuen "graziagatik, ez betebeharragatik".
Infantzoi eta hiribilduen arteko batasuna 1297an lehengoratu zuten Obanosen urrian eginiko bilera batean. Bilera honetan biek "Nafarroako Jaun Nagusiari oroan eta beti"fideltasuna gordetzea zin egin zuten, erregina titulua erabiltzea saihestuz. Biltzarrak bizirik zirauten eta horrela azaldu zen Gorteek1299koabuztuaren 31n egindako bileran.
Era berean, 1306ko apirilean erresumaren eskubideak ez ezik Luis Setatia bere jaun naturalarenak ere zaintzea zin egin zituzten, hau erresuman baldin bazegoen:
«
Bereziki printze jaraunsleari Nafarroara bera etortzea On Luis Setatiak bidalitako ordezkari nobleek, Boloniako kondea, San Gileko prioreak eta bere lagunek esandako epean, hurrengo Pizkunde jaian bukatzen dena. Ordurako bere hitza betetzen ez badu, ez dituzte bere gobernadore, ordezkari ez bere ofizialen aginduak obeditu.[12]
Gorteak, zaldunak, infantzoiak eta hiribilduak ados zeudenez, Erresuma altxatuko zen beldur, Luis Setatia urrian agertu zen Nafarroan. 1307kourriaren 13an koroatu zuten. Gero errepresioari ekin zion, izendapen egin eta hiribildu eta hiri bakoitzaren foru eta eskubideak zin egin zituen bitartean. Hori bukatuta, Nafarroatik alde egin zuen inoiz ez itzultzeko. Berarekin batera preso adierazgarri batzuk eraman zituen, tartean Fortun Almorabit, eta behin Tolosako gartzelan sartuta ez ziren inoiz etxera itzuli. Biltzarkide askok, batez ere klerikoak, isun gogorrak jaso zituzten eta Nafarroan Tenpluko ordena desegin zuen.
1313an Biltzarrak 5.000 librako isuna jaso zuen eta biltzarkideak jazarri eta hilarazi zituzten. 1314anBaztan 188, Irunberrin 103, Iruñean 70 eta Tafalla 53 lagun zigortuak izan ziren. 1314komaiatzaren 5ean Obanosko infantzoiak barkatu zituen, hogei izan ezik, 5.000 sanchete edo gros tournois ordaindu bazituzten.
Karlos I.a Nafarroakoak (1323-1328) foruak zin egin ez zituenez, bere gobernua ez zen legala eta indar militarrak erabili behar izan zuen erresuma kontrolatzeko. Gobernadoreen bitartez gobernatu zuen eta Nabarreria berreraikitzeari ekin zion. Hau bere jarrerak bera hiltzean altxamendua bultzatu zuen.
1328kouztailaren 20anÉvreuxeko kondeak ordezkari hautatu eta bidali zituen. Horietako bat Henrike Sullykoa Biltzarrekin harremanetan jarri eta, hauen aburuz, erregea herriarekiko eta herria erregearekiko izan behar zituzten betebeharrak azaldu zioten.
Autoritarismoa murriztuz eta Nafarroako zuzenbide publikoa errespetatuz, Filipe III.ak eta Joana II.ak, foruak zin eginda, 1329komartxoaren 5eanIruñeko katedralean koroatu zuten. Hiru hilabete geroago Frantziara itzulita, erresuma frantziar gobernadoreen bitartez gobernatu zuten. Nafarroako foruak onartzearen truke Biltzarren desagerpena eskatu zuten.
Henrike Sullykoak zituen potereak absolutuak ziren eta erregea izango balitz gobernatu zuen.
1330ean estamentu guztiak sortutako batzorde batek arau eta legeak laburbildu eta Foru Zaharra berritu zuen "Filipe III.aren Hobeagotzea" idatzi zituen. Erregeak zenbait funtzionario ustelen kargugabetzea onartu zuen. Biltzarrek gaitasun politikoa galdu zuten.
1351anKarlos II.a Nafarroakoak (1332-1387) nekazariak zapaldu zituenean, Biltzarren gaitasun politikoa berpiztu zuen. Biltzarren errepresioa latza zen: zortzi kapitain urkatu (launa Miluzen eta Iruñean) eta azpimerinoak exekutatu zituen Sakanan.
Bukaera
XV. mendean erakundea estamentu ofizialak kontrolatuta zegoen, administrazioak bultzatu eta antolatuta eta erregearen alkateek zuzenduta. Bere zeregin nagusia Gaztela eta Aragoiko mugetan gaizkileak harrapatzea zen.
Azkenean, bere jarduera eza zela-eta, 1510ean bertan behera utzi zituzten.[11]
↑Gaztelaniazko jatorrizko testua honela zioen: "deshacer la jura que hizo con la partida de caballería y con las buenas villas el rey lo mandare, y que en adelante no hará ninguna jura sin licencia del rey o su gobernador".
↑Gaztelaniazko jatorrizko testuak honela zioen: "Especialmente para requerir al príncipe heredero a que venga personalmente a Navarra en le plazo que han prometido los nobles, el conde de Bolonia, el prior de San Gil y sus compañeros, enviados con poderes especiales de don Luis Hutín , plazo que expira en la proxima fiesta de Resurección. Si para entonces no cumple la promesa, no obedecerán a ningún gobernador ni lugarteniente ni oficial suyo."