Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP edo UPNA) 1987an sortu zuen Nafarroako Parlamentuak, herrialde honetan unibertsitate publiko bat egon zedin.
1996-97 ikasturteaz geroztik, 10.500 inguru horretan egonkortu da ikasle kopurua. Irakasleak, berriz, 600 inguru dira. Gaur egun 10.000 ikasletik gora daude matrikulatuak lehen eta bigarren ziklotan eta 700 inguru hirugarren zikloan. Ikasleen % 92a Nafarroatik dator eta besteak Errioxa eta EAEtik batik-bat.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa Iruñeko Arrosadian kokatu zen. 260.000 m2 ditu, eta campus nagusitik kanpo ere baditu ikastegiak eta berari atxikitako zentroak. Campusa Javier Saenz de Oiza arkitekto nafar ezagunak egina da. 2000-2001 ikasturtean ikasketa hauek eskaintzen zituen: Enpresa Zientzietako diplomatura (1.067 ikasle), Ingeniaritza Tekniko Industriala, Lan Harremanetako diploma, Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketan lizentzia, Ingeniaritza Industriala, Nekazaritza Ingeniaritza Teknikoa, Nekazaritza Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza, Ekonomia, Soziologia eta Zuzenbide lizentziak, eta Irakasle ikasketak eta Erizaintza.
2010eko urrian Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena jaso zuen NUPek.[1]
Fakultatea eta eskolak
Gaur egun, 6 fakultate edo eskolak osatzen dute NUP:
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola
Zientzia Juridikoen Fakultatea
Ikasketak
Gaur egun 23 gradu egin daitezke. Hainbat lehen eta bigarren zikloko karrera daude oraindik, eta baita graduondoko ikasketak ere (Master titulu ofizialak eta doktoretza). [2]
Graduak
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Ekonomia Gradua
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu bikoitza
Ekonomia Graduko Nazioarteko Programa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko Nazioarteko Programa.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzaren Nazioarteko Programa
Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea
Haur Hezkuntzako Irakasleen Gradua (euskaraz)
Grado de Maestro en Educación Infantil (gaztelaniaz)
Lehen Hezkuntzako Irakasleen Gradua (euskaraz)
Grado de Maestro en Educación Primaria (gaztelaniaz)
Gizarte Laneko Gradua
Soziologia Aplikatuko Gradua
Nekazaritza Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Gradua
Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoa
Ingeniaritza Elektromekanikoko Gradua, Mekanika, Elektrizitatea eta Industria Elektronika espezialitateetan
Telekomunikazioen Teknologietako Ingeniaritza Gradua, honako berezitasun hauekin: Telekomunikazio Sistemak, Ikus-entzunezko eta Multimedia Sistemak, Telematika, Sistema Elektronikoak
Informatikako Ingeniaritza Gradua
Osasun Ikasketen Unibertsitate Eskola
Erizaintza Gradua
Fisioterapia Gradua (Tuterako campusa)
Zientzia Juridikoen Fakultatea
Zuzenbidea Gradua
Lan Harremanak eta Giza Baliabideak Gradua
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu bikoitza
Ikasketak eta euskara
Euskaraz ikasteko eskubidearen inguruan hainbat kritika jaso ditu unibertsitate honek, batez ere Ikasle Abertzaleak taldeak eginikoak. Gaur egun ikasleen %33a baino gehiago euskalduna da baina karreren %10a baino gutxiago ikas daiteke hizkuntza honetan.
Bi erakundeek hitzarmena sinatu zuten NUPek irakasleen eta ikasleen arteko lankidetza susta zezan euskarazko kalitatezko testuak eta multimedia edukiak ekoizteko eta Wikipedian argitaratzeko.