Erakunde ofizialen bultzadaz burututako eraikina zenez estilo klasikoa (1920eko hamarkadan teoria novecentistak nagusi zirenez erakundeek heuren eraikin eta egoitzetan hura erabili ohi zuten) eta proportzio orekatuak ditu, Nafarroako jauregiaren neoklasiko estiloaren isladaz. Zati noblea pasealekura begira dagoen frontiseko lau zutabe eta pilastrez nabarmentzen da. Diputazioaren jauregiaren doriar ordena erabili beharrean multzo honek joniar ordena erabiltzen duenez, jauregia baina itxura arinagoa du. Arbelezko mansardak frantziar burgesiaren arkitekturarekin lotzen du.