Dendez beteriko merkatal izaera eta giro handia duen kalea da, gaur egun oinezkoentzako kalea da. Ia beti jendez betea egon ohi da, bertan hiriko usadiozko betiko denda historikoetako batzuk baidaude, bai eta Ernest Hemingway estatubatuar idazlea hirira iristean ostatu hartu ohi zuen La Perla hotel ospetsua ere.