Cádizko Unibertsitatea (gaztelaniaz: Universidad de Cádiz edo UCA) Andaluziako unibertsitate publikoa da, hiriburuan, Algecirasko badian, Jerez de la Fronteran eta Puerto Realen campusak dituena.
Bere berezitasunen artean, azpimarratzekoa da itsas-zientzietan, zientzia nautikoetan eta ontzi-ingeniaritzetan unibertsitateak duen espezializazioa. Guztiak Itsas Ikasketen Goi Mailako Andaluziako Zentroan ematen dira, Puerto Realgo campusean.