Mamarro edo mamarroak euskal mitologiako tamaina txikiko ireluak dira, izen honekin bereziki Zarautzen dira ezagunak. Gizaki edo animalia baten antza hartzen dute, intsektuena gehienetan. Lesaka aldean ere aipatzen dira irelu hauek.
Mamarroen izen anitzak
Mamarroen beste izenak, Mamaur eta Maimur dira, azken hauek Leitza aldean. Antza Galtxagorriak ireluak mamarroen oso antzekoak edo irelu berak dira. Prakagorriak dira Gernikan, AutzekZenarruzan, Patuek edo PatuakIbarrurin, BestemutillakForuan, Etxejaunak Ithurroitzen, EnemiguillosAbezian, Ximelgorriak, Abadiñon, beste batzuen artean.
Irelu hauek guztiak edo izaki berak dira, edo oso antzekoak dira euren artean, tokiz tokiko izenak gorabehera.
Mamarroei buruzko sinesmenak
Mamarroak oso tamaina txikiko ireluak dira, intsektu antza daukate edo gizaki niminoak praka gorriez jantzita.
Pertsona batek halako ireluak eskuratzeko, orratz-ontzi edo antzeko zorro bat jarri behar du sasi artean San Joan Gauaren bezperan. Kontuan hartu behar da euskal mitologian iratxoak, oro har, ira edo garoarekin lotuta daudela.
Mungian diote orratz-ontzia Sollube mendian jarri behar dela, beste batzuen arabera, Artxandan.
Artazan uste dute Mamarruak San Joan bezperaren gaueko hamabi-hamabietan jaso behar direla.
Orratz-ontzi bakoitzean lau mamarru sartzen omen dira.
Gordeta dauden orratz-ontziaren estalkia irekiz gero, handik irteten dira eta beren jabearen buru inguruan hegaka orroka hasten dira "Zer nahi duzu guk egitea?" behin eta berriro galdetuz. Eskatzen zaizkien lanak egiten dituzte, nahiz eta harrigarriak izan.
Bibliografia
Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.