Kondairaren arabera, Amabirjina handik igaro omen zen, eta makurtu zen bere uretatik edateko. Edaterakoan, lurrean bere oin baten oinatza utzi omen zuen, baita bere belaunena ere. Inguruko haitz batean beste zulo bat dago, eta sinesmenen arabera Amabirjinaren zamaria zebilen astoarenferra batek egin zuen[1].
Iturria bisitatzera doazen sinisdunek eskuak zein aurpegia bertako haitzeko ezpondatik sortzen den urarekin garbitzeko ohitura dute, baita bertan lorontziakloreekin jartzeko ere. Haitzan ere egurrezko gurutze zein Amabirjinaren irudi zein estanpa txikiak pairatzen dituzte.
Hauetako zenbait egurrezko gurutzei lotuta ile xerloak ikusten dira, buruko gaitzak bertako uren eskerrez sendatutako jendeak utzita.
Andredena Mariako iturri hau antzineko euskal sinesmen jentilak sinesmen kristau berriekin nahasten diren paraje anitzetako bat da.
Erreferentziak
↑Jose Miguel Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea: Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilao 1976.
Bibliografia
Jose Miguel Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea: Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilao 1976.