Oin

Oina
Oinaren barnealdeko alboko ikuspegia, hiru dimentsioko irudikapenean. Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen parteHanka
KonponenteakBehatza
Identifikadoreak
LatinezPes
MeSHA01.378.610.250
TAA01.1.00.040
FMA9664
Terminologia anatomikoa

Oina, halaber hanka (Heg.) edo zangoa (Batez ere Ipar.), animalia askotan dagoen egitura biologiko bat da, ibiltzeko balio duena. Haren ezaugarriak aldatu egiten dira animalia batetik bestera. Hankak dituzten ornodun askok oinak ere badituzte beheko muturrean.

Animalia haietan, oina hezur, gihar eta beste ehun konektibo batzuek osatutako egitura konplexua da.

Gizakiak hankak eta oinak bi hanken gainean ibiltzeko erabiltzen ditu. Giza esku eta oinen egiturak bost hatz berberen anatomiako aldaerak dira, beste ornodun askorekin elkarrekin duena, eta gorputzeko bi hezur egitura konplexuenetako bat.

Oina hiru zatitan banatuta dago:

  • Tartsoa: 7 hezur
  • Metatartsoa: 5 hezur
  • Falangeak: 14 hezur

Podologoa oinen sendagile espezialista da. Oinetako arazoren bat duten gaixoak hartu, diagnostikatu eta botikak emateaz arduratzen da.

Oina osatzen duten hezurrak

Oineko hezurrak, azpitik (ezkerrean) eta gainetik (eskuinean) ikusiak:
A = kalkaneoa
B = tortolosa (edo astragaloa)
C = kuboidea
D = eskafoidea
E,F,G = kuneiformeak
gris ilunez = metatartso-hezurrak
gris argiz = falangeak
  • Falangeak
    • Hurbileko falangea edo falangea (5 hezur)
    • Erdialdeko falangea edo falangina (5 hezur)
    • Urruneko falangea edo falangeta (4 hezur: hatz potoloak bi falange baino ez ditu)

Gizakiaren oin motak

Hiru oin mota bereiz daitezke gizakietan:

  • Oin greziarra: Horrela deitua, garai klasikoko estatuetan ikusten delako: bigarren hatza da luzeena hatz potoloaren ondoren eta hirugarrenak ia luzera berbera du, laugarrena eta bosgarrena, berriz, laburragoak dira. Oin mota horretan, zamak hobeto banatzen dira oinaren aurrealdean.
  • Oin polinesiarra edo karratua: Gauguin margolari frantziarraren margolanetan ikusten dena bezalakoa. Ia hatz guztiak berdinak dira eta altuera berberean daude.
  • Oin egiptoarra: Faraoien estatuetako: hatz potoloa luzeena da, eta besteek jarraitu egiten diote beheranzko tamaina eta ordenan. Oin mota erakutsiena da, zapatekin gehien gainkargatzen dena baita, eta juanikote eta artrosi metatarsofalangiarrak jasatera aurreprestatzen dute.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!