Maitagarri

Maitagarri
Maitagarri baten marrazkia
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Izaki Mitologikoa
Mitologia Euskal mitologia
Zeltiar mitologia
Europar mitologia
Lekua Euskal Herria
Mendebaldeko Europa

Maitagarria ipuinetako eta folkloreko asmatutako izakia da. Gehienetan emakume eder baten gisa irudikatua, usadioaren arabera naturaren babesleak dira eta sineskera, mitologia eta ohituren ondorioz sortuak. Gehienak hegalekin irudikatu ohi dira. Dena den, "maitagarri" hitzak izaki desberdinak izendatzen ditu, herrialdeen eta hizkuntza-erroen arabera.

Maitagarri-ipuinetako ohiko pertsonaia da.

Etimologia

Euskarazko maitagarria hitzaren esanahia argia da: maitekorra, estimatua, maitatua, xarmanta, maitea... eta XVII. mendean agertzen da estreinakoz idatzita, beti ere esanahi horiekin[1]. Beste hizkuntzetan sortutako ipuinen pertsonai hauek itzultzeko aukeratu zen hitza da. Maitagarriaren pertsonaia ez zen ohikoa Euskal Herriko usadioan, beste herrialdetako ipuinak iritsi bitartean.

Maitagarriaren izenak beste hizkuntzetan dituen erroak bilatzeko, hizkuntza horietan dituen etimologiei begiratzea argigarria izan daiteke. Ingelesez, fairy izena, frantses zaharretik dator: faierie. Egungo frantsesean, fée da, eta gaztelaniaz, hada eta galegoz, fada. Denen jatorria, latinezko fata da, fatum hitzaren aldaera bat, eta horren esanahia patua edo zoria da.

Jatorria eta historia

Maitagarri modernoak ez dira jatorri bakarrekoak, izan ere, izen hori erabiltzen baita, herri-sinesmenen iturrien elementu desberdinez osaturiko hainbat pertsonai izendatzeko. Literaturak eta zinema modernoak ere hauen irudia osatzen lagundu dute.

Erdi Arotik XIX. mendera arte

Herri-sinesmenetatik eta antzinako mitologietatik, folklorean oinarritutako literaturatik, ipuin zeltetatik eta antzinako jainkoengandik eratorriak, maitagarriak Erdi Aroko Mendebaldearen sorkuntza dira. Era askotako eginkizun mota betetzen dituzte. Batzuek lagundu, zaindu, pertsonak gidatu edo lanabes xarmatuak oparitzen badituzte ere, beste ohitura batzuk ezagunagoak dira, adibidez, biribilean dantzatzen dutelako edota pertsonak bahitzen dituztelako, batez ere, euren ume batez ordezkatzen dituztelako jaioberriak. Ahalmen magikoak dituzte, mozorrotu egiten dira eta inguruan dutenaren itxura alda dezakete.

John Atkinson Grimshaw-en Spirit of the Night, 1879koa
John Atkinson Grimshaw-en Spirit of the Night, 1879koa. Ingalaterrako folklorean, Frantziakoan ez bezala, maitagarriak hegoak dituzte gizaki txiki gisa ikusten dira.

XII. mendetik aurrera, bi irudi magiko handi bereizten dira mendebaldeko Europako literaturan: "amabitxi maitagarria" eta "maitagarri amorantea". Erdi Aroko literaturan oso ezagunak izanik, maitagarriak narrazioetatik desagertu egiten dira Errenazimentua iristean, William Shakespeareren Uda-gau bateko ametsa lanean forma berrietan berragertu arte, eta gero, askotan agertu ziren idatziko obretan, haien tamaina, itxura eta sinbolismoa aldatzen zuten maitagarri-ipuinetan, hain zuzen. Maitagarri anglosaxoi txikiak ospetsu egin ziren Viktoriar aroan, batez ere pintura ipuinei buruzko pinturan eta ilustraziotetan.

XX. mendeko folklorea

Maitagarriak kultura zeltikoko eskualdeetan, Islandian eta Eskandinavia osoan, herri-sinesmenen parte izan dira orain gutxi arte, eta haien aurrean arretaz jokatu behar dela sinistu izan ohi dute. Alemaniako, Frantziako eta Valoniako folkloreetan ere ezagunak dira, nahiz eta haiekiko sinesmenek atzera egin duten nabarmen XX. mendean. Dena den, luzaroan, pertsonek esan dute maitagarriak ikusi dituztela, haiekin komunikatu eta haien laguntza jaso izan dutela. Ingalaterran, XX. mendean famatua izan zen Cottingley-ko maitagarrien kasua. Argazki batzuetan bi neskato agertu ziren maitagarriekin eta beste ireluekin; argazkiak egiazkoak ziren edo trikimailu bat ziren luze eztabaidatu zen, eta Arthur Conan Doyle idazleak berak argazkiak benetakoak zirela defendatu zuen publikoki.

XX. eta XXI. mendeko kultura

Loti Ederraren maitagarriak
Disneylanden bi aktore maitagarriz jantzita: Txilintxo (Tinkerbell) eta Fawn.

Maitagarriak literatura fantastikokoan eta fantasiazko zinemako ezinbesteko pertsonaiak dira egun, besteak beste, Walt Disneyri esker, AEBetan asko zabaldu baitzituen. Walt Disneyk folklorearen ipuinak pantailara eraman zituen eta maitagarrien irudia finkatu zuen egungo mendebaldeko jendartean; Loti Ederraren eta Errauskineren pelikuletan, amaponteko maitagarriak agertzen dira, Peter Panen, ostera, ingeles estiloko maitagarri txikitxoa da Txilintxo.

Ezaugarriak

Gehienetan antropomorfo eta femeninoa, edertasun handikoa, jaioberriei dohain edo gaitasun bereziak emateko gai dira. Airean hegan egiteko, aztikeriak jaurtitzeko eta etorkizunean eragin dezakete. Maitagarriez daukagun irudikapena aldatu egiten da kulturen eta herrialdeen arabera: batzuentzat itzultzen diren hildakoak dira, beste batzuentzat eroritako aingeruak, elementuen espirituak, edo gizakiak ere bai. Ñimiñoak edo erraldoiak izan, denak naturaren indarrekin eta mundu paraleloaren kontzeptuarekin lotuta egoten dira. Befana, Dama Zuria, sirenak, ninfak, Morgana, Viviane eta hainbat izaki eta izaki oro har femeninotzat har daitezke "maitagarritzat". Anglosaxoiek "fairies" izena erabiltzen dute maitagarriak izendatzeko, baina baita folklore paganoko izaki antropomorfo anitzentzat ere, hala nola iratxoak, nanoak eta elfoak. Kasu horretan, euskarazko ireluen parekoak izango lirateke. Horrexegatik ere, "fairy tale" bat izango da, horietako pertsonaiaren bat edo beste agertzen denean.

Ahaztutako sinemenak edo folklore anitzen nahasketak maitagarri eredu ezberdinak sortu dituzte; hizkuntza eta tradizio desberdinetatik datozen izen eta ezaugarri kontrajarriak dituzten izakiak aipatzeko izen bere erabili baita. Maitagarriak hain dira askotarikoak, ezen sailkapen asko egin baitira horiei buruz.

Ikuspegi frantsesa eta germaniarra

Frantses eta germaniar ikuspegiaren arabera, maitagarriak naturaz gaindiko botereak dituzten izaki femeninoak dira, gizakiengan eragiten dutenak. Laurence Harf-Lancner-ek definizio hau proposatzen du: "naturaz gaindiko emakumea, beste mundu bateko biztanlea, beren urruneko erresuma utzi duena hilkorren gaiez hurbiletik interesatzeko eta haien patua zuzentzeko". Bouillet Hiztegiak XIX. mendean, gizakiaz gaindiko boteredun gizaki gisa aurkeztu zituen, baina, batzuetan lege bitxi eta umiliagarrien mende zeudenak.

Pierre Dubois aditu frantsesak, 1996an argitaratutako La Grande Encyclopédie des fées egileak, honela deskribatzen ditu: amabitxiak, etorkizunaren iragarleak eta enkantamenduak egin ditzaketenak. Naturaren indarrak ordezkatzen dituzte eta elfoak eta iratxoen oso ezberdinak dira, horiek espiritu maskulinoak baitira eta sarritan maitagarriei iseka egiten diete.

Irlandan

Irlandako folklorean, sidhe aes mitikoak, edo "muinoetako jendea", ez ziren jatorrian maitagarriak, baina nolabait, maitagarrien izaera barneratzen dituen esanahi moderno batera iritsi dira. Eskandinaviar ipuinetako elfoek ere eragin handia izan zuten maitagarrien irudia sortzean. Folkloristek eta mitologoek era askotako maitagarriak irudikatu dituzte, positiboak eta negatiboak: duintasunik gabe hildakoak, Testamendu Zaharreko Evaren seme-alabak, deabru moduko bat, gizakiengandik independentea den espezie bat, gizakiak baino arraza zaharragoko jendea, eta aingeru eroriak.[2] Folkloreko eta mitologiako pertsonai edo irelu honek, zelta, germaniar eta grekoerromatar osagaiek batzen ditu. Folkloristek iradoki dutenez, 'maitagarriak' aurreko zenbait sinesmenetatik sortu zirela, baina ospea edo gizartean zuten lekua galdu zutela kristautasunaren etorrerarekin.[3] Azalpen desberdin horiek ez dira nahitaez bateraezinak, 'maitagarriak' iturri askotara bil baitaitezke.

Ikus gainera

Iruditegia

Erreferentziak

  1. Orotariko Euskal Hiztegia. Euskaltzaindia.
  2. (Ingelesez) Lewis, Clive Staples. (1994). The Discarded Image: An Introduction to Medieval and Renaissance Literature. Canto ISBN 978-0521477352..
  3. (Ingelesez) Yeats, Wiliam Butler. (1992). Fairy and Folk Tales of the Irish Peasantry. ISBN 051748904X..

Kanpo estekak


Read other articles:

«Чому Азії вдалося» обкладинка українського перекладу книгиАвтор Джо СтадвеллНазва мовою оригіналу How Asia Works: Success and Failure in the World's Most Dynamic Region by Joe StudwellКраїна СШАМова англійськаУкр. видавництво Наш форматВидавництво Grove PressВидано 1 березня 2013Видано українською 2017Переклада...

 

يفتقر محتوى هذه المقالة إلى الاستشهاد بمصادر. فضلاً، ساهم في تطوير هذه المقالة من خلال إضافة مصادر موثوق بها. أي معلومات غير موثقة يمكن التشكيك بها وإزالتها. (ديسمبر 2018) قرية رزهم  - قرية -  تقسيم إداري البلد  اليمن المحافظة محافظة سقطرى المديرية مديرية حديبو السك

 

FirstpostPerusahaan indukNetwork 18Kantor pusatMumbai, IndiaSitus resmiwww.firstpost.com Firstpost adalah sebuah situs web berita dan media Jepang. Situs tersebut adalah bagian dari konglomerat media Network 18 milik Reliance Industries, yang juga menjalankan CNN-News18 dan CNBC-TV18.[1] Referensi ^ About Network 18. Diarsipkan dari versi asli tanggal 2018-12-02. Diakses tanggal 11 January 2014.  Pranala luar Situs web resmi

Barnwell County County in de Verenigde Staten Situering Staat South Carolina Coördinaten 33°15'36NB, 81°26'24WL Algemeen Oppervlakte 1.443 km² - land 1.420 km² - water 23 km² Inwoners (2000) 23.478 (17 inw./km²) Overig Zetel Barnwell FIPS-code 45011 Opgericht 1798 Foto's Bevolkingspiramide Barnwell County Statistieken volkstelling Barnwell County Portaal    Verenigde Staten Barnwell County is een van de 46 county's in de Amerikaanse staat South Carolina. De county heeft een l...

 

Bài này viết về thành phố Sydney của Úc. Đối với định nghĩa khác, xem Sydney (định hướng). Nhà hát Opera Sydney về đêm năm 2008 SydneyNew South WalesĐường chân trời SydneySydneyTọa độ33°51′35,9″N 151°12′40″Đ / 33,85°N 151,21111°Đ / -33.85000; 151.21111Dân số4.504.469[1] (nhất) • Mật độ dân số2.058/km2 (5.330/sq mi) (2006)[2]Thành lập26 thán...

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada September 2016. Viktor KlimeyevInformasi pribadiNama lengkap Viktor Olegovich KlimeyevTanggal lahir 16 Januari 1990 (umur 33)Tinggi 1,96 m (6 ft 5 in)Posisi bermain BekInformasi klubKlub saat ini FC Nosta NovotroitskKarier senior*Tahun Tim Tampil...

Dieser Artikel behandelt die Revival-Serie CSI: Vegas, die seit 2021 ausgestrahlt wird. Zum Artikel der Originalserie aus den Jahren 2000 bis 2015, die im Deutschen ab der zwölften Staffel den gleichen Namen trug, siehe CSI: Vegas. Serie Titel CSI: Vegas Produktionsland Vereinigte Staaten Originalsprache Englisch Genre Krimi, Drama Erscheinungsjahre seit 2021 Länge 42 Minuten Episoden 31 in 2+ Staffeln (Liste) Titelmusik The Who – Who Are You Produktions-unternehmen CBS Television St...

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Oktober 2023. Lorius Lorius Black-capped loryTaksonomiKerajaanAnimaliaFilumChordataKelasAvesOrdoPsittaciformesFamiliPsittacidaeGenusLorius Vigors, 1825 lbs Lorius adalah genus burung kasturi dalam keluarga burung beo Psittaculidae . Genus ini berisi enam spesies yan...

 

American writer and television executive For other people named Bill Flanagan, see Bill Flanagan (disambiguation). Bill FlanaganFlanagan at the Rhode Island Music Hall of FameBorn (1955-01-14) January 14, 1955 (age 68)Rhode Island, U.S.NationalityAmericanAlma materBrown UniversityOccupations Author radio host television executive Bill Flanagan (born January 14, 1955)[citation needed] is an American author, television executive and radio host. He was born in Rhode Island and ...

2009 single by Sidewalk ProphetsThe Words I Would SaySingle by Sidewalk Prophetsfrom the album These Simple Truths ReleasedJune 19, 2009GenreCCMSongwriter(s)David Frey, Ben McDonald, Sam MizellSidewalk Prophets singles chronology The Words I Would Say (2009) You Can Have Me (2010) The Words I Would Say is a song from These Simple Truths, the first studio album from Sidewalk Prophets. Premise Sidewalk Prophets performing the song According to lead vocalist Dave Frey, God would bring the notion...

 

This article is about 2005 Indian film. For 2018 Bangladeshi film of the same name, see Debi (2018 film). 2005 Indian filmDebiTheatrical release posterDirected bySwapan SahaProduced byMukul SarkarStarringDebashree Roy[1]Rachna BanerjeeJisshu SenguptaKaushik BanerjeeRamaprasad BanikLocket ChatterjeeMusic byAshok BhadraRelease date 2005 (2005) CountryIndiaLanguageBengali Debi is a 2005 devotional Bengali film directed by Swapan Saha and produced by Mukul Sarkar. It is a remake of K...

 

Priestesses of the Roman goddess of the hearth Vesta Vestals redirects here. For other uses, see Vestal (disambiguation). 2nd-century AD Roman statue of a Virgo Vestalis Maxima (National Roman Museum) 1st-century BC (43–39 BC) aureus depicting a seated Vestal Virgin marked vestalis In ancient Rome, the Vestal Virgins or Vestals (Latin: Vestālēs, singular Vestālis [wɛsˈtaːlɪs]) were priestesses of Vesta, virgin goddess of Rome's sacred hearth and its flame. The Vestals were un...

Герланець Валерій Ілліч Герланець Валерій ІллічНародився 28 січня 1951(1951-01-28) (72 роки)ОрськДіяльність письменникAlma mater ДВНЗ ДонНТУ  Медіафайли у Вікісховищі |Фото= Герланець Валерій Ілліч (28 січня 1951, Орськ) — український донецький журналіст, дитячий письменник, завід...

 

Duple MetsecFounded1980/1981Defunct2001FateDefunctHeadquarters(2001) Cradley Heath, EnglandProductsBus bodiesParentDuple Coachbuilders (1980/1981-1983)Hestair Group (1983-1988)Trinity Holdings (1989-1998)Mayflower Corporation (1998-2001)Transbus International (2002-2004)Alexander Dennis (2004-present)Websitewww.duplemetsec.co.ukThis article does not cite any sources. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find...

 

Sampul berhias akik dari Kodeks Aureus dari St. Emmeram. Kodeks Aureus dari St. Emmeram (Munich, Bayerische Staatsbibliothek, Clm 14000) adalah sebuah Kitab Injil teriluminasi abad ke-9. Karya tersebut mengambil nama dari Emmeram dari Regensburg dan diiluminasikan secara mewah. Sampul kodeks tersebut dihias dengan batu akik dan figur relief berbahan emas, dan diyakini berasal dari tahun 870, dan merupakan contoh penting dari seni rupa Karolingian, serta salah satu dari sedikit penjilidan perh...

У Вікіпедії є статті про інших людей із прізвищем Дереч. Дмитро Григорович Дереч Дмитро ДеречНародився 24 вересня 1914(1914-09-24)Решетилівка Полтавська областьПомер 28 травня 2007(2007-05-28) (92 роки)Вінниця Вінницька областьГромадянство  СРСР→  УкраїнаНаціональність українець...

 

This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article contains content that is written like an advertisement. Please help improve it by removing promotional content and inappropriate external links, and by adding encyclopedic content written from a neutral point of view. (August 2017) (Learn how and when to remove this template message) This article possibly contains original resea...

 

Upazila in Rangpur Division, BangladeshDimla ডিমলাUpazilaDimlaLocation in BangladeshCoordinates: 26°7.7′N 88°55.5′E / 26.1283°N 88.9250°E / 26.1283; 88.9250Country BangladeshDivisionRangpur DivisionDistrictNilphamari DistrictArea • Total326.8 km2 (126.2 sq mi)Population (1991) • Total187,696 • Density570/km2 (1,500/sq mi)Time zoneUTC+6 (BST)WebsiteOfficial Map of Dimla Dimla (Bengali: ...

Historic house in the region of the Scottish Borders AbbotsfordAbbotsford in 1880Location in the Scottish BordersFormer namesCartleyhole, Clarty HoleGeneral informationTypeBaronial MansionArchitectural styleGothic RevivalLocationScottish BordersAddressGalashielsTown or cityNear GalashielsCountryScotlandCoordinates55°35′59″N 2°46′55″W / 55.59972°N 2.78194°W / 55.59972; -2.78194Renovated1817–1825OwnerScott FamilyDesignationsCategory A Listed Building Abbots...

 

2017 Houston AstrosWorld Series ChampionsAmerican League Champions American League West ChampionsLeagueAmerican LeagueDivisionWestBallparkMinute Maid ParkCityHouston, TexasRecord101–61 (.623)Divisional place1stOwnersJim CraneGeneral managersJeff LuhnowManagersA. J. HinchTelevisionRoot Sports Southwest (April–July)AT&T SportsNet Southwest (July–October) (Todd Kalas, Geoff Blum)RadioSportstalk 790(Robert Ford, Steve Sparks, Geoff Blum)KLAT (Spanish)(Francisco Romero, Alex Treviñ...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!