Arpeninus

Arpeninus, euskal mitologiako jainkoa, Akitania erromatarraren garaian Pirineo aldean. Berari buruzko inskripzioak Burgalays (Comminges) eta Cardeilhac herrietan topatu ziren.

Ez dugu berari buruzko ezaugarrrik ezagutzen, baina Julien Sacazen arabera, Arpeninus mendiko jainko bat da. Mendiari lotutako jainkoa, alegia.

Etimologia

"Arpe"-k, harpe euskal hitzarekin zer ikusirik izan dezake. Gogoratu harpeek ze garrantzi duten euskal sinesmen zaharretan. Harpe hitza ugaria da euskal toponimian.

Inskripzioak

Arpenn(in?) jainkoari egindako inskripzioa, Cardeilhac herrian aurkitua, Garona Garaia.

"Arpenn[o] / deo / Belex Be- / lexconis f(ilius) / v(otum) s(olvit) libens m(erito)".

Itzulpena: Arpenn(in) jainkoari, Belexco-ren seme Belex-ek gogo onez eta arrazoiaren arabera konplitu du bere botoa.

Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo 1976.
  • Jose Miguel Barandiaran, Dictionnaire Illustré de Mythologie Basque, traduit et annoté par Michel Duvert, Donostia, argitaletxea Elkar, 1994. ISBN 2-913156-36-3
  • Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
  • K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 176 zkia.
  • Julien Sacazeren lanak:
  • Les Anciens dieux des Pyrénées, nomenclature et distribution géographique. Extrait de la Revue de Comminges (Saint-Gaudens), 28p., 1885.
  • Inscriptions antiques des Pyrénées. Hitzaurrea M. Albert Lebèguek eginda. Tolosa, XII-576p. (Bibliothèque méridionale. 2e série,1892. ; 2). Berrargitalpena fakzimilean, Tolosa, ESPER, 1990.
  • Inscriptions antiques du Couserans. Tolosa, 28p., 1892. Berrargitalpena faksimilean, Nîmes, C. Lacour, 2001.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!