Lurgor edo LurgorrAkitania zaharreko erromatarren garaiko jainkoa da. Ausci aldean agertu dira berari buruzko inskripzioak. Ez dugu bere ezaugarrien berri.
Jose Migel Barandiaranek bere aldetik zera azpimarratzen du; Saran eta Arrasaten dauden "Lurgorri" toponimoak, leku hauetan burdin-erdoliak kolore gorria ematen dio lurrari[2]. Barandiaranek ere AralarrekoLugorrita parajea aipatzen du Lurgorr honekin balizko loturarekin. Bertan trikuharri bat dago eta paraje honen azpian Agauntza ibaia sortzen da.
Dena den, baliteke izenaren bigarren zatia, "gor" aitzineuskara zaharraren "gor" (gogor) hitzarekin zer ikusirik izatea. Orduan Lurgorr Lur-gogor litzateke.
Lurgorri pertsona izena bezala
Lurgorri izan zen Jose Mari Azkarraga Mozo politikari eta idazle abertzalearen ezizena.
↑ Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria, época romana 587.en horrialdea. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978
↑Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Diccionario ilustrado de Mitología Vasca, 149.en horrialdea. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
Bibliografia
Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
Enciclopedia General Ilustrada del Pais Vasco, Historia General de Euskal Herria. Argitaletxea, Auñamendi, Zarautz 1978.
K. Larrañaga Elorza, Euskal Herria Antzinatean. Materiale eta Agiriak, UNED-Bergara, 1988, 316 or., 180 zkia.