Sollube Bizkaiko mendia da, Bizkaiko deiadar mendietako bat. 686 metroko altuera du. Sollubera igotzeko hainbat bide daude, baina hauek dira erabilienak: Bermeotik, Busturiatik, Meñakatik, Arrietatik eta Sollubeganatik. Gailurra Arrietako herrian dago.
Historia
Euskal Herriko guda zibilean, Sollubeko bataila deituriko borrokaldia gertatu zen. Errepublikarren eta nazionalen bandoen artean. Nazionalen bandokoan italiarrak (flechas negras) eta espainiarrak ziren gehien bat.
Sollube gailurrera iritzi orduko, antzinako arrizko hilerri bat dago, triku harri deitzen dena.
Iruditegia
Sollube 707
Bermeoko mendizale taldea sollube707 deitzen da. Bere webgunean (sollube707-ren webgunea) haren ekintzak eta egutegia dago.
Kanpo estekak