Karmele Gisasola

Karmele Gisasola

Bizitza
JaiotzaMallabia1994ko otsailaren 28a (30 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaJose Antonio Gisasola
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea
Izengoitia(k)Zelai III

Instagram: k_gisasola Edit the value on Wikidata

Karmele Gisasola Zenikazelaia "Zelai III" (Mallabia, Bizkaia, 1994ko, otsailaren 28a) herri-kirolaria da. Ingude-jasotzen, txinga eramaten, aizkoran eta trontzan aritzen da. Harri-jasotzailea ere bada eta lau aldiz izan da Euskadiko txapelduna. 2021ean Euskal Pentatloi Saria irabazi zuen.[1]

Palmaresa

  • Euskal Pentatloi Saria (1): 2021ean txapelduna eta 2022an azpitxapelduna
  • Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa (2)
    • Bakarkakoa (1): 2021ean txapelduna
    • Binakakoa (1): 2021ean txapelduna, Uxue Ansorregirekin batera
  • Urrezko Aizkolariak
    • Binakakoa (1): 2024an txapelduna, Malen Barrenetxearekin batera
  • Donostiako Urrezko Kopa (1): 2023an txapelduna
  • Euskal Herriko harri-jasotze txapelketa (4): 2019, 2021, 2022, 2023
  • 2017, 2018, 2019, 2020 eta 2021 eta 2022an, Bizkaiko Ingude-jasotze txapelduna
  • 2019, 2021, 2022an Bizkaiko Harri-jasotze txapelduna
  • 2020, 2021, 2022 eta 2023an Euskadiko Ingude-jasotze Txapelketako irabazlea
  • 2021, 2022 eta 2023an Zarauzko Bi Harri Baldarren nesken Txapelketako irabazlea
  • 2021eko eta 2022ko Mallabiko Txapelketako irabazlea
  • 2021eko eta 2022ko Bizkaiko Emakumezko Mailako Aizkolari Txapelketako txapelduna
  • 2022ko Euskadiko Ingude Jasotze Txapelketako txapelduna
  • 2022ko Uliako harria Harri Jasotze Txapelketako irabazlea
  • 2024ko Etxauriko harria txapelketako irabazlea
  • 2024ko Bizkaiko binakako pentatloi txapelduna.

Marka pertsonalak

  • 2021eko otsailaren 27an, Mallabiko frontoian: 100 kg-ko zilindro zaharrari 5 minutuan 6 jasoaldi
  • 2022ko abenduaren 31n, Asteasuko frontoian 112,5 kg-ko zilindro zaharrari 3 minutuan 2 jasoaldi, bueltan; hau da, harria lurretik zuzenean bizkarrera altxatuz, kolperik eman barik. Historian lorpen hori eskuratu duen lehendabiziko emakumezkoa da.

Ibilbidea

Lehen urratsak

Herri kirolen munduan jaio eta hazitakoa da Karmele Gisasola. Familiatik datorkio herri kiroletarako zaletasuna. Betidanik ikusi du etxean. Harri-jasotzen ibilia da aita, Jose Antonio Gisasola "Zelai", ezaguna mundu horretan. Neba eta lehengusua ere aizkoran eta harri-jasotzen aritzen dira. 2012an, 17 urte zituenean hasi zen Karmele erakustaldietan. 2013an, berriz, txapelketetarako prestatzeari heldu zion. Hasieran, ingudea jasotzen ibiltzen zen batez ere, baina txinga eramaten eta trontzan ere jardun du. 2015an, Boisera joan zen Iparraldeko Jokoen erakustaldian parte hartzera.

Karmele Gisasola herri-kirolaria

Txapelketak eta erakustaldiak

  • 2014an Euskadiko Emakumezkoen Ingude-jasotze txapelketan parte hartu zuen. Zazpi emakume ziren eta bigarren geratu zen: 90 segundutan 84 altxaldi eginez
  • 2014an Bizkaiko Ingude-jasotze Txapelketan bigarren geratu zen.
  • 2015ean Euskadiko Emakumezkoen Ingude-jasotze Txapelketan bost ibili ziren eta hirugarren postua lortu zuen: Diman izan zen saioan 86 altxaldi egin zituen.[2]
  • 2018. urtean, Emakumezkoen Euskadiko Harri-jasotze Txapelketan 2. postua lortu zuen (Usurbil, 2018-07-01) (21'16'')[3]
  • 2019an Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa irabazi zuen. Mungian izan zen lehia.[4]
  • 2019ko irailean Gerrikaizko Andrazkoen I. Harri-jasotze Txapelketa irabazi zuen.
  • 2020an, Euskadiko Ingude-jasotze Txapelketan Mungian. 3. postuan geratu zen.[5]
  • 2020ko abuztuaren hasieran, Aian, Emakumezko Harri Jasotzaileen Txapelketa irabazi zuen, Virjinia Finol eta Udane Ostolazaren aurretik sailkatuz.
  • 2020ko urrian, Bizkaiko Emakumezkoen Harri-Jasotze Txapelketa irabazi zuen, Garazi Arrutiren aurretik, Berrizen.
  • 2020ko azaro eta abenduan, hiru jaialditan hartu zuen parte ingude-jasoketako disziplinan, Emakumezkoen Ingude-jasotze Txapelketa - Kirolbet Etxea Sariaren barruan. Sailkatze saioak Burgelu, Maeztu, Albaina, Pobes, Bastida eta Ondategin egin ziren; eta finala, Asteasun. Txapelketan ere, berak etxeratu zuen txapel preziatua; minutu t'erdian 93 jasoaldi emanik 10 kiloko ingudeari.
  • 2021eko urtarrilean, Abadiñon, 2020ko Euskadiko Emakumezkoen Ingude-jasotze Txapelketa irabazi zuen.
  • 2021eko otsailean, Diman, Bizkaiko Emakumezkoen Ingude-jasotze Txapelketan atera zen garaile.
  • 2021eko otsailean, Urrezko Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketan hartu zuen parte, 4. kanporaketan, Beasainen.
  • 2021eko otsailaren 27an, Mallabian, marka pertsonal bat ezarri zuen, 100 kiloko harri zilindro zaharra bost minutuan sei aldiz jasoz. Historian lau emakumek besterik ez dute 100 kiloko harri zilindroa jaso. Tartean da mallabitarra.
  • 2021eko uztailaren 16an, Azpeitian Sherpa.ai Binakako nesken Aizkolari I.Txapelketan irabazle izan zen, Uxue Ansorregi mendaroarrekin bikotea osatuz.
  • 2021eko abuztuaren 1ean, Zarauzko Bi Harri Baldarren nesken I. Txapelketako garaile izan zen.
  • 2021eko abuztuaren 15ean, Mallabiko Emakumezkoen I. Txapelketako irabazle izan zen.
  • 2021eko azaroaren 21ean, Bilbon Sherpa.ai bakarkako nesken Aizkolari I. Txapelketan irabazlea izan zen.[6] [7]
  • 2022ko martxoaren 6an, Urrezko Emakumezkoen Harri-jasotze Txapelketako "Goi Maila Kategoria"n irabazlea izan zen, Azpeitian.
  • 2022ko apirilaren 14an, Emakumezkoen Bilbao Basque Fest Harri Jasotze Txapelketa irabazi zuen, Bilboko Areatzan.
  • 2022ko apirilaren 15ean, Binakako Bilbao Basque Fest Pentatloi Txapelketa Mistoan bigarren postua lortu zuen, Jon Gisasolarekin bikotea eginez, Bilboko Areatzan.
  • 2022ko ekainaren 6an, Emakumeen Urrezko Harri-Jasotze txapelketa irabazi zuen Azpeitian.
  • 2022ko irailean Gerrikaizko Andrazkoen II. Harri-jasotze Txapelketa irabazi zuen.
  • 2022ko abenduaren 31n, Asteasun, marka pertsonal bat ezarri zuen, 112` 5 kiloko harri zilindro zaharra hiru minutuan bi aldiz jasoz, bueltan.

Lehiaketa edo txapelketetako saioak ez ezik, bestelako saio, jaialdi edota jardunalditan ere hartu du parte, Euskal Herrian eta baita bertatik kanpo ere.

  • 2015ean AEBko euskal komunitatearen jai nagusian izan zen, Boisen. Iparraldeko jokoak egin zituzten han; trontza, ingude altxatzea, txinga eroatea eta txokor biltzea. Hiru egunetan egin zituzten saioak.
  • 2016an, AEBko Washingtonen ospatu zen Smithsonian Folklifej jaialdian parte hartu zuen.
  • 2018an, Berlinen izan zen harri-jasotzen eta trontzan.
  • 2019an, Berrizen eta Azpeitian Karmele Gisasola ‘Zelai III’ eta Uxue Ansorregi harri-jasotzaileak, Itxaso Onsalo eta Nerea Astiazaranen aurka lehiatu ziren trontzan.[8]
  • 2019an, Iruñeko Taconeran "5 Kirol Eroski 50" lehia jokatu zen, Irati Astondoa eta Karmele Gisasola bizkaitarrak, Virginia Finol eta Maika Ariztegi nafarren kontra arituz. Bizkaitarrak garaile izan ziren.[9][10][11]
  • 2020ko abuztuan, Aiako "Aia Kultura Emakumezkoen Harri-Jasotze Sariketa"-ren lehenengo edizioan suertatu zen irabaztun, Udane Ostolazaren aurretik. Erakustaldi moduan jarritako txapelketa izan zen, ofizialtasuna erdietsi zuen arren, bertan baitzeuden Gipuzkoako Herri KIrol Federakuntzako epaileak.
  • 2020ko irailean, Sopelan aritu zen harri-jasotzen, trontzan, txinga-eroaten eta ingude-jasotzen.
Karmele Gisasola omendua
  • 2020ko urrian, Azpeitiko emakumezko harri-jasotze erakusketan parte hartu zuen, Udane Ostolazarekin batera.
  • 2021eko martxoan, Azpeitiko emakumezko harri-jasotze erakusketan parte hartu zuen, Udane Ostolaza eta Aroa Santxezekin batera.
  • 2022ko ekainaren 11n, Zarauzko harri-jasotze erakustaldian parte hartu zuen, beste hamaika emakumezko harri-jasotzailerekin batera.
  • 2022ko ekainean, hainbat saio egin zituen pentatloian Uxue Ansorregirekin batera, zenbait herritan.
  • 2022ko abuztuaren 10ean, Berriatuko Asterrika auzoan parte hartu zuen harri-jasotze eta txinga eroate erakustaldia eginez.
  • 2022ko irailaren 25ean Aretxabaletako aizkora erakustaldian hartu zuen parte, Amalur Arbelaitzekin batera.
  • 2022ko irailaren 29an, Arretxinagako pentatloi erakustaldian parte hartu zuen.
  • 2022ko urriaren 1ean Aizarnazabalgo pentatloi erakustaldian izan zen parte-hartzaile.
  • 2022ko urriaren 8an Etxeberriko pentatloi erakustaldian parte hartu zuen, Lucia Orbe, Aratz Mugerza eta Xabier Zalduarekin batera.
  • 2023ko urtarrilean, Berrizko aizkora erakustaldian hartu zuen parte.
  • 2023ko urtarrilean, Bakixan, harri-jasotzen aritu zen.
  • 2023ko otsailaren 3an, Abadiñoko harri-jasotze erakustaldian jardun zuen, Lur Errekondo usurbildarrarekin batera.

Omenaldiak eta errekonozimenduak

  • 2021eko martxoaren 8aren harira, Karmele Gisasola omendu zuten Mallabian, bere kirol lorpenengatik.[12]
  • 2022ko Mallabiko Andra Mari jaietako txupinlaria izan zen.[13]

Erreferentziak

  1. Palacios, Juan Antonio; Uria, Juan Manuel. (2018). Harria. Bilbo: El Gallo de Oro, 103 eta 139 or. ISBN 978-84-16575-38-1..
  2. «Karmele Gisasola: "Gizonen mundua bada ere, andreen aldeko apustua egin dute" - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  3. https://www.youtube.com/watch?v=uMLDevak0AY
  4. «Karmele Gisasola mallabiarrak Euskadiko harri-jasotze txapelketa irabazi du - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  5. «Karmele Gisasola hirugarren Euskadiko Ingude-jasotze Txapelketan - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  6. Berria. «Iker Vicente eta Karmele Gisasola nagusi Sherpa Ai-ko finalean» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-11-21). «Vicente eta Gisasola, gainontzekoak baino koxka bat gorago Aizkolari txapelketa nagusian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-11-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Herri kiroletako jardunaldia ospatuko da bihar Berrizen» durangon.com 2019-04-26 (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  9. «Karmele Gisasolak eta Irati Astondoak Binakako Herri Kirol Txapelketa irabazi dute - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  10. «Astondoa eta Gisasola gailendu dira Iruñeko Bost Kirolak proban» Euskal Irrati Telebista 2019-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  11. Karmele Gisasola. (2019). «Txapela jarraitzeko akuilurik onena» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  12. Elkartea, Euskal Birusa. «Drogetenitturri, 298 zenbakia (2021eko martxoa) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2022-04-29).
  13. «"Mallabiko herriari eskerrak eman gura dizkiot errekonozimendu honengaitik " - Mallabia» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!