José Echegaray y Eizaguirre (Madril, Espainia, 1832ko apirilaren 19a - Madril, Espainia, 1916ko irailaren 14a) ingeniari, matematikari, antzerkigile eta idazle espainiarra izan zen.
Arbaso euskaldunak zituen: aita aragoiarra zuen eta ama, Manuela Melitona Eizagirre Txabea, jaiotzez azkoitiarra.[1]
Murtzian igaro zituen haurtzaroko urteak, eta ondoren Madrilera itzuli zen ikastera.
1904an Literaturako Nobel Saria jaso zuen, Frédéric Mistral idazlearekin batera.
Lanak
Literatura
Literaturan eginiko bere lanik aipagarrienak.
- La esposa del vengador (1874).
- En el puño de la espada (1875).
- Locura o santidad (1876).
- El gran Galeoto (1881).
- Mariana (1892).
- El hijo de Don Juan (1892).
- Mancha que limpia (1895).
- El loco de Dios (1900).
Zientzia
Zientzialaria eta irakaslea zenez, hainbat tesi eta entsegu kaleratu zituen. Horien artean aipagarrienak, hauek dira:
- Cálculo de variaciones (1858)
- Problemas de geometría plana (1865)
- Problemas de geometría analítica (1865)
- Teorías modernas de la física (1867)
- Introducción a la geometría superior (1867)
- Memoria sobre la teoría de los determinantes (1868)
- Tratado elemental de termodinámica (1868)
Erreferentziak
- ↑ ARANBARRI ETXANIZ, Simon: Azkoiti. Musikalariak, idazleak, pentsalariak (Musikari, literaturari, politikari, filosofiari eta teologiari buruz azterketa saioa). Oiartzun: 1990. 397. orrian.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
|
---|
1901–1925 | | |
---|
1926–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–egun | |
---|
1: Ez zuten eman |