Jacobus Henricus van 't Hoff (Rotterdam, Herbehereak, 1852 – Berlin, 1911) kimikaria izan zen. Nobel Saria irabazi zuen 1901ean, «dinamika kimikoaren eta presio osmotikoaren legeak aurkitzeagatik».
Bizitza
1874an Le Bel-ekin batera, baina bere kabuz, gai organikoen estereokimikaren oinarria eman zuen legea azaldu zuen: karbonoak eratu ditzakeen lau loturak tetraedro baten ertzetarantz daude zuzenduak. Presio osmotikoaz egin zituen behaketetan oinarriturik disoluzioen teoria proposatu zuen, termodinamikaren hastapenak kimikan erabili zituen, eta gai hartzigarrien jarduera aztertu zuen.
1884an Études de Dymanique chimique obra argitaratu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
---|
1901–1925 | |
---|
1926–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–egun | |
---|