Frantziako Polizia Nazionala (frantsesez Police Nationale) Frantziako segurtasun indarretako bat da, hiri eta herri handietan jurisdikzioa duelarik. Frantziako Barne Ministerioari dago lotuta, beraz, polizia nazionalak Estatuko funtzionarioak dira. Beste estatuko polizia, Jendarmeria da eta herri txikietan, mendi inguru eta mugetan egiten du lan.