MiñoiakArabako Foru Aldundiaren kidego armatua dira. XVIII. mendean eratu zen, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru-poliziak bezala, eta beren jatorrizko zeregina ordena publikoari eta bake sozialari eustea izan zen. Araban cuadrilleros deitu zitzaien hasieran, baina laster mikelete izena hartu zuten, eta azkenik miñoi izena gailendu zen.
Francorendiktadura amaitu ondoren, Araba EAEn sartu eta miñoien zerbitzua eraberritu zen; miñoiak Ertzaintzaren egituraren barruan geratu ziren. Espainiako Estatuak miñoien gainean zituen eskumenak EAEren eskuetara igaro ziren. Hala ere, Arabako Foru Aldundiak oraindik ere eskumenak ditu miñoien gainean.
1980ko urtarrilaren 9an, ETA militarrak miñoien buru Jesus Velasco Zuazola hil zuen. Ekintza hau ETAk diktadura ondoko euskal polizia autonomikoaren aurka egindako lehen erasotzat hartu izan da.
Zereginak
Miñoien zereginen artean Arabako Foru Aldundiaren eraikinen zainketa eta ArabakoLurralde historikoko trafikoa dira. 1992ko Polizia Legearen ondorioz, polizia agentzia izatetik ErtzaintzarenAtal bat izatera igaro ziren. Hau da, organikoki Ertzaintzaren zati dira baina funtzionalki Foru Aldundiaren menpe daude.