Filippo Tommaso Marinetti (Alexandria, 1876ko abenduaren 22a - Bellagio, Como, 1944ko abenduaren 2a) Egipton jaiotako italiar idazlea izan zen. Parisen bizi izan zen, eta han idatzi zituen lehendabiziko lanak, frantsesez. Filippo Marinetti izan zen, hain zuzen ere, futurismo izeneko joera abangoardiazalearen sortzailea. Ondoren, abertzaletasunaren ondorioz, militarismoa bultzatu eta faxismoaren alde jarri zen.
Idatzi zituen lanen artean hauek ditu azpimarratzekoak: Les vieux marins, (1897, Mariñel zaharrak); La conquête des étoiles (1902, Izarren konkista); Le roi Bombance (1905); Manifeste technique de la littétature futuriste (1912, Literatura futuristaren aldarrikapen teknikoa); Mafarka le futuriste (1910); Guerra, sola igiene del mondo (1915); Futurismo e Fascismo (1924); Elettricità sessuale (1919); eta Poemi simultanei futuristi (1933).
Erreferentziak