Alfontso XII.a[1] (izen osoa gaztelaniaz: Alfonso Francisco Fernando Pío Juan de Maria de la Concepcion Gregorio Pelayo de Borbon y Borbon; Madrilgo Errege Jauregia, Madril, 1857ko azaroaren 28a - El Pardo, 1885eko azaroaren 25a), Baketzailea ezizenaz, Espainiako errege izan zen 1875etik 1885era bitartean. Elisabet II.a Espainiakoaren eta haren senar Frantzisko Asiskoa Borboikoaren semea zen. Borboien berrezarkuntzaren lehen erregea izan zen, 27 urterekin tuberkulosiak hil zuen arte. Hil ondoko haren seme Alfontso izan zen ondorengo erregea, adin txikikoa zen bitartean Alfontso XII.aren alarguna Maria Kristina erreginordea izan bazen ere.
Madrilgo Errege Jauregian jaio zen 1857ko azaroaren 28an. Gurasoak Elisabet II.a Borboikoa eta Frantzisko Asisko Borboikoa printzea izan zituen. Egia esateko, garaiko zurrumurruek Frantzisko homosexuala zela zioten eta agian benetako aita Enrique Puig i Moltó kapitaina edo Francisco Serrano jenerala zirella uste zen, biak erreginaren maitale ezagunak baitziren[2].
Jaio bezain pronto, Alfontsok Asturiasko printzea titulua jaso zuen. Lau arreba izan zituen:
José Isidro Osorio y Silva-Bazán eta Burgosko artzapezpikua izan zituen irakasle, azken hau, Pio IX.a aita santuaren aholkua jarraituz, erreginak berak aukeratua.
1868an, artean haurra zelarik, haren ama La Gloriosa deitutako iraultzaren ondorioz destronatua izan zen eta, horrela, errege familia erbestera joan beharrean izan zen. Aspaldi bananduta zeuden zurrumurrua baieztatuz, errege-erreginak bakoitza bere aldetik bizitzen jarri ziren Parisen.
Europara irtetean, printzeak esperientzia berriak bizi izan zituen, hala frantsesa, austriarra edo ingelesa bezalako sistema politikoak. Gainera, atzerriko ikastetxe eta akademia militarretan hezi zen lehenbiziko Asturiasko printzea izan zen. Aurreneko ikastetxea Parisko Stanislas eskola izan zen. 1869ko irailaren 29an, errege familia Genevara joan zen; bertan, banakako klaseak jaso zituen eta Akademia Publikora ere joan zen. Bere hezkuntzari jarraipena emanez, Vienako Errege Akademia Inperial Teresiarrera eta Ingalaterrako Sandhursteko akademia militarrera ere joan zen. Herrialde horretan ingeles konstituzionalismoa ezagutu zuen. Haren eta erreginaren arteko gutunen bidez jakin daiteke errege familia, garai hartan, jasaten ari zen egoera ekonomiko estuaren berri.
1870eko ekainaren 25ean, Parisen, Elisabet II.ak bere eskubide dinastikoei uko egin zien, Alfontsoren faboretan.
Bitartean, Borboi etxea kanporatuta, Seiurteko demokratikoan, gobernu hainbat forma izan ziren Espainian:
Lehen Errepublika urtarrilean amaitu zen, Pavía jeneralaren estatu kolpearen ondorioz eta, berriro ere, behin-behineko gobernuetako aroa hasi zen. Etapa hartan zehar, Alfontsoren kausa Antonio Cánovas del Castillok ordezkatu zuen gorteetan.
1874ko abenduaren 1ean, Alfontsok Sandhursteko manifestua kaleratu zuen, espainiar estatuko kideen aurrean bere burua printze katoliko, espainiar, konstituzionalista, liberal eta nazioari zerbitzatu nahia agertuz . Urte bereko abenduaren 29an, Arsenio Martínez-Campos segoviar jenerala altxatu zen Sagunton (Valentzia), Alfontso printzea tronuratzearen alde. Alfontso Ingalaterratik itzuli zen, eta 1875ean koroatu zuten Gorteen aurrean[3].
1869ko Konstituzioa indarrik gabe utzi eta 1876an berri bat aldarrikatu zuen, atzerakoiagoa hain zuzen ere. Mendizabalen Desamortizazioaren ondorioz aberastu eta indartu zen burgesiak eta haren alde agertu zen armadak lagundu eta bultzaturik, monarkia egonkortzen eta oreka instituzionala lortzen saiatu zen; hala, bakezale ezizena eman zioten. Bi zeregin politiko nagusiri ekin zion penintsula barrenean, Antonio Cánovas del Castillo politikari boteretsuaren laguntzaz:
Atzerrian, ordea, Espainiaren inperio handi haren azken lurraldeetan askapen gerra hasia zen eta Kubako lehen independentzia saioari eutsi bazioten ere (Zanjóngo Bakea), espainiarrek, Alfontso XII.a buru eta Martínez Campos jenerala beso, ezin iraungiarazi zuten han pizturiko sua.
1883an, Alfontso XII.ak bisita ofizial bat egin zuen Belgika, Austria, Alemania eta Frantziara. Alemanian, Alsaziako erregimenaren ohorezko koronelaren titulua onartu zuen; lurralde hau alemanek konkistatua zen eta Frantziak erreklamatzen zuen. Ekintza honen ondorioz, Frantziara bisitan joan zenean, paristarren aldetik ongietorri hotza jaso zuen.
Alemania espainiarren esku zeuden Karolina uharteak okupatzen saiatu zen, bi herrialdeen arteko gatazka sortuz. Liskarra diplomaziaren bidez sahiestu zen, Leon XIII.a aita santuaren bitartekotzari esker, hain zuzen ere[3]. Azkenik, 1885ean espainiar-alemaniar akordioa sinatu zen.
Urte hartan bertan, Valentzian kolera epidemia zabaldu zen, ondoren herrialdearen barnealdera hedatuz joan zena. Gaixotasuna Aranjuezera heldu zen eta, Alfontsok kaltetuak bisitatzeko nahia erakutsi arren, Canovas del Castilloren gobernuak, arriskutsua zela eta, ez zion utzi. Erregeak, orduan, aurrez abisatu gabe, Aranjuezera joan eta bertako Errege Jauregia irekitzeko agindua eman zuen, tropak bertan sartzeko. Behin han zegoela, gaixoak bisitatu eta laguntza eskaini zuen. Gobernuak honen berri izatean, Grazia eta Justizia Ministroa, Kapitain jenerala eta Gobernadore Zibila bidali zituen hara, erregea Madrilera bueltan eraman zezaten. Iristean, herriak ongietorri egin zion erregeari[4].
Handik denbora gutxira, azaroaren 25ean, tuberkulosiak hil zuen Alfontso XII.a El Pardo jauregian (Madril). Alfontsoren emazte Maria Kristina Espainiako erreginorde izan zen Alfontso XIII.a semeak 16 urte bete zituen arte (1902).
Alfontso XII.a bi aldiz ezkondu zen:
Seme-alaba legitimoez gain, Alfontso XII.ak gutxienez bi seme sasiko ere izan zituen, Elena Sanz kontraltoarekin[7]. Bi haur hauek ez zuten tronurako inolako eskubiderik: