Luis I.a Borboikoa Filipe V.aren eta Maria Luisa Saboiakoaren seme zaharrena izan zen eta, zazpi urte zituenean, amarik gabe geratu zen. Orduan, bere aita Isabel Farmesiokoarekin ezkondu zen eta, horrela, bere haurtzaroa erabat aldatu zen.
1722an, Luis Luisa Isabel Orleansekoarekin ezkondu zen, Filipe Orleansekoaren alabarekin, alegia. Ezkondu zirenean, Luisek 15 urte zituen eta Luisak, 12.
Filipe V.ak abdikatu egin zuen eta,1724kourtarrilaren 14an, Luis I.a izan zen errege berria.
Tronua hartu eta handik zazpi hilabetera, gaixotu egin zen; baztanga zuen eta Luisa Isabel emazteak zintzo zaindu zuen, bera ere kutsatu zen arte. 1724koabuztuaren 31n, 17 urte bete berriak zituela, hil zen erregea. Koroa Luisen aitarengana itzuli zen berriro, Filipe V.arengana, eta alargun gaztea monarkia frantsesera itzuli zen, espainiar erret familiarekin ez baitzuen harreman handirik.