2021eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa urte horretan Bizkaian egindako bertso txapelketa izan zen. Nerea Ibarzabal izan zen irabazlea, Jone Uria txapeldunordea eta Etxahun Lekue hirugarrena.
Lehenengo fasea 60 bertsolarik parte hartu zuten. Hasiera batean, 2020ko maiatzean zen jokatzekoa, baina pandemiaren eraginez 2020ko irailera atzeratu zen. Azken Fasea urriaren 3 eta abenduaren 18an bitartean jokatzen ari da. 36 bertsolari arituko dira lehian. 6 bertsolariz osatutako 6 kanporaketa egingo dira. Kanporaketa bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da hurrengo fasera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.
2018an finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek, zuzenean 2021eko kanporaketa-fasean sartzeko eskubidea daukate. Horietako 8 bertsolarik eman dute izena.
Finalaurreko fasean, 18 bertsolari lehiatuko dira. 6 bertsolariz osatutako 3 finalaurre egingo dira. Finalaurre bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatuko da finalera, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.
2018ko Bizkaiko Txapelketako finalistek 2021eko Txapelketaren finalaurreko fasean sartzeko eskubidea daukate.
Finala abenduaren 18an jokatuko zen Bilboko Bilbao Arena pabilioian eta Joseba Etxebarriak eta Moises Enbeitak jantzi zioten txapela Nerea Ibarzabal[1] irabazleari.
Durangoko saioa lehen kanporaketa izan zen. 2021eko urriaren 3an jokatu zen San Agustin Kultur gunean Ibon Ajuriagogeaskoak irabazi zuen saioa, finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuz.[2]
Igorreko saioa bigarren kanporaketa izan zen. 2021eko urriaren 9an jokatu zen Lasarte aretoan Gorka Pagonabarragak irabazi zuen saioa, finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuz.[3]
Ortuellako saioa hirugarren kanporaketa izan zen. 2021eko urriaren 16an jokatu zen Gorbea aretoan Txaber Altubek irabazi zuen saioa, finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuz.[4]
Mungiako saioa laugarren kanporaketa izan zen. 2021eko urriaren 23an jokatu zen Olalde aretoan Oihana Bartrak irabazi zuen saioa, finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuz.[5]
Elorrioko saioa bostgarren kanporaketa izan zen. 2021eko urriaren 25an jokatu zen Arriola Antzokian aretoan Imanol Uriak irabazi zuen saioa, finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuz.[6]
Getxoko saioa seigarren kanporaketa izan zen. 2021eko azaroaren 7an jokatu zen Muxikebarri zentroan Josune Aramendik irabazi zuen saioa, finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuz.[7]
Etxebarriako saioa lehen finalaurrekoa izan zen. 2021eko azaroaren 21ean jokatu zen Etxebarriako frontoian Gorka Pagonabarragak irabazi zuen saioa, finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuz.[2]
Galdakaoko saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2021eko azaroaren 27an jokatu zen Urreta Kiroldegian Etxahun Lekuek irabazi zuen saioa, finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuz.[8]
Galdakaoko saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2021eko abenduaren 4an jokatu zen Larrabetzuko frontoian Nerea Ibarzabalk irabazi zuen saioa, finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuz.[9]
1958 • 1959 • 1960 • 1961 • 1962 • 1964 • 1966 • 1987 • 1990 • 1992 • 1994 • 1996 • 1998 • 2000 • 2002 • 2004 • 2006 • 2008 • 2010 • 2012 • 2014 • 2016 • 2018 • 2021 • 2023