2006ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2006ko urriaren 8 eta abenduaren 16 bitartean ospatu zen. 36 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala ospatu ziren. 2006ko edizioaren leloa "Bapatean Bizkaia" izan zen. Finala Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu zen abenduaren 16an eta Xabier Paya txapeldun eta Etxahun Lekue txapeldunorde izan ziren.
Parte-hartzaileak
36 bertsolarik hartu zuten parte, horien artean 2004ko edizioaren zortzi finalistetatik seik. Edizio honetan, 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapelduna Igor Elortzak eta txapeldunordea Unai Iturriagak ez zuten parte hartu.
Bertsolariak
- Beñat Ugartetxea Ostolaza
- Eneko Abasolo Txabarri
- Gorka Ostolaza Ikaran
- Amaia Uribe Astorkia
- Miren Ibarluzea Santisteban
- Mikel Galarza Idirin
- Joseba Artza Zubillaga
- Itsaso Paia Ruiz
- Iñaki Iturrioz Zuluaga
- Ander Elortegi Garatea
- Lander Ibarluzea Bikandi
- Peru Vidal
- Oihana Bartra Arenas
- Jon Barrocal Besga
- Jon Unanue Alberdi
- Jabier Olibares Etxebarria
- Urtzi Urrutikoetxea Vacas
- Olatz Ibarluzea Santisteban
- Onintza Enbeita Maguregi
- Eñaut Intxaurraga Uriarte
- Iker Belaustegi Oar
- Ekaitz Larrazabal Gutierrez
- Joseba Goienola Bilbao
- Gorka Lazkano Arrizubieta
- Oihane Enbeita Gardoki
- Juanjo Respaldiza Ozaeta
- Matxalen Zabaljauregi Markuerkiaga
- Ibon Ajuriagogeaskoa Garmendia
- Ander Oleaga Benguria
- Lander Gabixola
- Xabier Paya Ruiz
- Arkaitz Estiballes Ormaetxea
- Fredi Paia Ruiz
- Iratxe Ibarra Foruria
- Etxahun Lekue Etxebarria
- Igor Muniategi Bilbao
Gai-jartzaileak
- Aitor Gorostiza
- Bernardo Mandaluniz Plaza
- Josu Esnaola
- Leire Aurrekoetxea Arkotxa
- Leire Bilbao Barruetabeña
- Maite Berriozabal
- Oihane Unzalu
- Saioa Amuriza
- Zuriñe Iarritu Azpitarte
Epaileak
- Abel Muniategi Elorza
- Ainhoa Munitxa Arriaga
- Asier Ibaibarriaga Apoita
- Gaizka Amondarain
- Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa
- Josu Arroyo Izkoa
- Josu Telleria Uriarte
- Mirari Azula Aurrekoetxea
- Moises Enbeita Ealo
Aurkezleak
- Josu Esnaola
- Leire Bilbao
- Maite Berriozabal
- Saioa Amuriza
- Zuriñe Iarritu
Saioak
Kanporaketak
Zamudioko kanporaketa herriko kiroldegian izan zen, 2006ko urriaren 8ko 17:30etan. Zuriñe Iarrituk aurkeztu zuen.
Sestaoko kanporaketa musika etxean izan zen, 2006ko urriaren 15eko 17:30etan. Leire Bilbaok aurkeztu zuen.
Arrigorriagako kanporaketa Lonbo aretoan izango zen, 2006ko urriaren 22ko 17:30etan. Maite Berriozabalek aurkeztu zuen.
Igorreko kanporaketa kultur etxean izan zen, 2006ko urriaren 29ko 17:30etan. Saioa Amurizak aurkeztu zuen.
Aulestiko kanporaketa herriko pilotalekuan izan zen, 2006ko azaroaren 5eko 17:30etan. Josu Esnaolak aurkeztu zuen.
Finalaurrekoak
Gernika-Lumoko saioa lehenengo finalaurrekoa izan zen. 2006ko azaroaren 19ko 17:30etan ospatu zen Jai Alai kiroldegian. Leire Bilbaok aurkeztu zuen.
Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte, horietatik 2 automatikoki sailkatutako Arkaitz Estiballes eta Xabier Paya bertsolariak ziren.
Getxoko saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2006ko azaroaren 26ko 17:30etan ospatu zen Getxo antzokian. Bernardo Mandalunizek aurkeztu zuen.
Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte, horietatik 2 automatikoki sailkatutako Iratxe Ibarra eta Fredi Paia bertsolariak ziren.
Durangoko saioa hirugarren finalaurrekoa da. 2006ko abenduaren 3ko 17:30etan ospatu zen Ezkurdi kiroldegian. Zuriñe Iarrituk aurkeztu zuen.
Finalaurreko honetan 6 bertsolariek hartu zuten parte, horietatik 2 automatikoki sailkatutako Etxahun Lekue eta Igor Muniategi bertsolariak ziren.
Finala
Finala Bilbon ospatu zen Euskalduna Jauregian, 2006ko abenduaren 16ko 17:30etan.
Kanpo estekak