Medikuntza ikasi zuen Dakarren eta Frantziako Armadako medikua izan zen 1939 eta 1940 bitartean. Dahomeyko Batasun Aurrerakoa alderdiaren sortzaileetako bat eta Frantziako Nazio Biltzarreko kidea izan zen. Frantziako Senatuaren kidea izan zen ere 1955 eta 1958 bitartean. Dahomeyren independentziaren ondoren Frantziaren enbaxadorea eta Kanpo Harremanetako ministroa izan zen. 1967ko estatu kolpearen ondoren militarrek presidente izendatu zuten 1968an eta 1969an kendu zuten kargutik. 1970ean Frantziara joan zen eta 1990era arte ez zen Benin itzuli.