Jean-Baptiste Hachème (Porto-Novo, 1929ko ekainaren 24a - Cotonou, 1998ko maiatzaren 3a) Dahomeyko presidentea izan zen.
Fon etniaren kidea izan zen. Karrera militarra egin eta komandante mailara igo zen. 1963an Hubert Magaren aldeko istiluak zanpatu zituen. 1967an Christophe Sogloren erregimean Zaintzoko Batzorde Militarraren zuzendari izan zen. Maurice Kouandéték boterea hartu zuenean, Hachème Batzorde Militar Iraultzailearen presidente izendatu zuten eta 1967ko abenduaren 18tik 19ra de facto estatuburu izan zen. 1972an, Mathieu Kérékouk boterea hartu zuenean, armadatik bota zuten. 1973an hogei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, estatu-kolpe bat antolatzeagatik. 1984ko abuztuaren 1ean amnistiatu zuten.