Zesioaren igorpen-espektroak bi lerro distiratsu dauzka espektroaren urdin aldean, eta beste hainbat lerro gorrian, horian eta berdean. Elementu kimiko guztien artean bigarren elektropositiboena eta alkalinoena da eta bigarren ionizazio-potentzialik baxuena dauka frantzioaren ondoren. Metal alkalino ez-erradiaktiboen artean arraroena da. Frantzioa bakanagoa da, baina oso erradiaktiboa da.
Zesioa lehertu egiten da ur hotzarekin kontaktuan, eta -116 °C-etik gorako izotzarekin ere erreakzionatzen du. Zesio hidroxidoa, CsOH, base oso sendoa da eta biziki erasotzen dio beiraren gainazalari. Sarritan konposatu hau "baserik sendoena" dela esan ohi da, baina izatez beste hainbat konposatu (hala nola, n-butilitioa edo sodio amida) sendoagoak dira.