Artikulu hau elementu kimikoari buruzkoa da; mitologiako pertsonaia gaitzat duena beste hau da: «Tantalo (mitologia)»
Tantaloa Ta ikurra duen elementu kimiko bat da, 73 zenbaki atomikoa duena eta taula periodikoaren bosgarren taldean aurkitzen dena. Lehen tantalium bezala ezagutzen zen, Tantalus izenetik eratorria; hots, greziako mitologiako pertsonaia.[1]Trantsizio-metal bakan, gogor, urdin-gris eta lustreduna da. Korrosioarekiko oso erresistentea da eta naturanTantalita izeneko mineralean ageri da. Tantaloa inertea denez, oso erabilia da laborategiko tresnerian, tresna kirurgikoetan eta inplanteetan, platinoa ordezkatuz.
Ezaugarri nagusiak
Tantaloa iluna, dentsoa, xaflakorra, oso gogorra, erraz lantzen dena eta bero- eta elektrizitate eroale ona da. Oso ezaguna da azidoek eragindako korrosioa bikain jasaten duelako; izatez, 150 °C azpiko tenperaturetan, normalean oso erasokorra den aqua regia-ren erasoa ere aldaketarik gabe jasaten du. Azido fluorhidrikoz edo fluor-ioia eta sufre trioxidoa daukaten disoluzioz disolbatu daiteke, bai eta potasio hidroxidoz ere. Tantaloak urtze-puntu oso altua dauka, 3.017 °C-ekoa, solik wolframioak eta renio metalek eta karbonoak gainditzen dutena.
Ekoizpena
Tantaloa Koltanetik ateratzen da, Columbita eta Tantalita mineralez konposatutako mineral metaliko beltza eta opakuatik.[2]
Munduko tantalo meategien ekoizpenak aldaketa geografiko garrantzitsua izan du. XXI. mendearen hasieran, Australia eta Brasil ziren Tantalo ekoizle nagusiak. 2007an hasi eta 2014ra arte, tantalo ekoizpen iturri nagusiak Kongoko Errepublika Demokratikora, Ruandara eta Afrikako beste herrialde batzuetako meategietara aldatu ziren.[3] Etorkizuneko tantaloaren hornidura-iturri gisa Saudi Arabiako, Egiptoko, Groenlandiako, Txinako, Mozambikeko, Kanadako, Australiako, Estatu Batuetako, Finlandiako eta Brasilgo meategiak aztertzen ari dira, ekoizpen kantitatearen arabera ordenatuta.[4][5]
Egungo tantalo-erauzketa tasan oinarrituta, aurreikuspenen arabera, 2060. urte inguruan tantalo-baliabideak agortuko direla kalkulatzen da, birziklapen handiagoaren beharra azaleratuz.[6]
Azken urteotan, bildumako txanponaren merkatu numismatikoan ere sartu da tantaloa. Kazakhstan izan da munduko lehen herrialdea tantaloz egindako txanponak egiten, bai bere egoera naturalean, bai jatorrizko kolorea aldatzea lortzen duten oxidazio-metodo desberdinen bidez koloreztatuta.[8]
Erreferentziak
↑(Ingelesez)«Tantalus»World History Encyclopedia(Noiz kontsultatua: 2022-05-25).