Ionizazio-potentzial

Atomo edo molekula baten ionizazio-potentziala, ionizazio-energia edo EI, mol bat elektroi egoera gaseosoan dagoen atomoen edo ioien multzo batetik erauzteko behar den energia da. Oro har, enegarren ionizazio-potentziala, mol elektroi kendu ondoren, elektroien enegarren mola erauzteko behar den energia da. Kimika fisikoaren ikuspuntutik, atomo edo ioi batek elektroi bat emateko duen erreluktantzia da. Beste era batera esanda, elektroiaren loturaren "sendotasuna" da; ionizazio-potentziala handiagoa den neurrian, elektroia mugitzea zailagoa da. Ionizazio-potentziala elementu baten erreaktibotasunaren adierazle da. Potentzial txikiagoa duten elementuek agente erreduktore izateko joera daukate eta gatzak eratu ohi dituzte.


Balioak eta joerak

Ondoko ionizazio-energiak nukleotik hurbil dagoen orbital batetik elektroi bat erauzteko behar direnak dira. Orbital hauetako elektroiek erakarpen-indar elektrostatiko handiagoak jasaten dituzte eta, beraz, energia gehiago behar da haiek askatzeko.

Taula honetan hirugarren periodoko elementuen zenbait balio ematen dira:

Elementua Lehena Bigarrena Hirugarren Laugarrena Bosgarrena Seigarrena Zazpigarrena
Na 496 4.560
Mg 738 1.450 7.730
Al 577 1.816 2.881 11.600
Si 786 1.577 3.228 4.354 16.100
P 1.060 1.890 2.905 4.950 6.270 21.200
S 999,6 2.260 3.375 4.565 6.950 8.490 27.107
Cl 1.256 2.295 3.850 5.160 6.560 9.360 11.000
Ar 1.520 2.665 3.945 5.770 7.230 8.780 12.000

Ionizazio-energia, elementu batek kanpo-geruzan zenbat elektroi daukan ezagutzeko erabil daiteke. Esaterako, lehen elektroi mola kentzeko 1.500 kJ/mol behar badira, bigarrena kentzeko 6.000 kJ/mol behar badira eta hirugarrena kentzeko 5.000 kJ/mol behar badira, orduan elementu horrek kanpo-geruzan elektroi bakarra daukala esan genezake, lehen elektroia kentzea errazagoa izan baita. Are gehiago, elementua metala dela esan daiteke eta kanpo-geruza osatua erdiesteko elektroi bat galdu behar duela. Ikus bedi, behin lehen elektroia galdu eta kanpo-geruza egonkorra osatu denean, zailagoa dela gainerako elektroiak erauztea.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!