Lurrun-presio

Ur-lurrunaren presioa tenperaturaren funtzioan. Ohar bedi 100 °C-eko lurruntze-puntu normalean lurrun-presioa presio atmosferiko estandarraren berdina dela, 760 Torr.

Lurrun-presioa lurrun-fasean dagoen substantzia baten eta lurrun-fasean ez dagoen substantzia beraren arteko oreka termodinamikoa gertatzen denean existitzen den presioa da. Likidoek eta zenbait solidok gas egoerara igarotzeko joera daukate, eta gas guztiek daukate likidora edo solidora kondentsatzeko joera. Lurrun-presioaren orekak likido edo solido baten lurruntze-tasa adierazten du. Molekulek eta atomoek likidotik edo solidotik ihes egiteko duten joera erakusten du. Substantzia batek tenperatura normalean lurrun-presio altua badauka, lurrunkorra dela esan ohi da. Kelvin-en ekuazioak erakusten duenez, lurrun-presioa tantaren tamainaren araberakoa da.

Kontzeptu hau ulertzeko adibide on bat ur-lurruna da. Airea ur-lurrunez aserik dagoenean, uraren kondentsazio-tasa eta bere lurruntze-tasa orekan daude. Puntu honetan, airearen hezetasun erlatiboa %100ekoa da eta ur-lurruna gehitzen bada, edo tenperatura jaisten bada, kondentsazioa gertatuko da. Oro har, tenperatura altuagoetan lurrun-presioa altuagoa da.

Likidoen lurrun-presioen eta lurruntze-puntuen arteko erlazioa

Likido batek lurrun-presio altuagoa badauka, bere lurruntze-puntu normala (alegia, presio atmosferikoan daukana) baxuagoa izango da. Esaterako, tenperatura jakin batean propanoak butanoak baino lurrun-presio altuagoa dauka, eta honek fluorobentzenoa baino altuagoa. Lurruntze-puntu normalei dagokienez, hiru substantzia horietatik fluorobentzenoak dauka baliorik altuena eta propanoak baxuena.

Lurrun-presioaren unitateak

SIk onartutako unitatea pascala (Pa) da. Pascal bat newton bat metro koadroko (N·m-2 edo kg·m-1·s-2) da.

Lurrun-presioen adibideak

Gasa Lurrun-presioa
(SI unitateak)
Lurrun-presioa
(bar)
Lurrun-presioa
(mmHg)
Tenperatura
Helioa 100 kPa 1 750 -269,15 °C
Propanoa 2,2 MPa 22 16.500 55 °C
Butanoa 220 kPa 2,2 1.650 20 °C
karbonil sulfuroa 1,255 MPa 12,55 9.412 25 °C
Azetaldehidoa 98,7 kPa 0.987 740 20 °C
Freona 37,9 kPa 0,379 284 20 °C
Metil isobutil zetona 26,48 kPa 0,02648 19,86 25 °C
Wolframa 100 Pa 0.001 0,75 3.203 °C
Dioxigenoa 54.2 MPa 542 407.936 20 °C
Dinitrogenoa 63,2 MPa 632 475.106 20 °C

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!