Zakat (arabieraz: زكاة, zakāh, zaˈkaːh ahoskatua; euskaraz: «arazten duena»[1]) Islamaren bost euskarrietako bat da, musulmanentzatderrigorrezkoa dena. Legezko limosna hau nor bere dituen ondasunetatik eta diruzalekeriatik garbitzeko modu bat da, eta urteko sari gisa eman behar da, dirutan nahiz bestelako gauzatan. Estatuak bil dezake eta premia askotarako erabiltzea dago; behartsuei emateko, gerrako gatibuak aske uzteko ordainetan, zor handiegiak kitatzeko, gerra santurako, eta hezkuntza eta osasunerako, besteak beste.[2]
Koranaren rankingean, bigarren euskarririk inportanteena da, otoitza (salat) eta gero.[3]
Zakaten bilketa herrialde musulmanetan
Norbaiten ondasunetan oinarrituta,[4] benetako zerga bat da.[5]
Hona hemen zakaten bilketa-egoera herrialde musulmanetan, 2010. urtean:[6]