Tawhid (arabieraz: توحيد, tawḥīd, euskaraz: «Jaungoikoaren bakartasuna»; baita tawheed, touheed, edo tevhid ere[1]) Islamak duen monoteismoaren bakartasunaren kontzeptu zatiezina da.[2] Tawhid Islamaren oinarrizko kontzeptu erlijiosoa da eta baita nagusiena ere, musulman baten federaren oinarria. Jaungoikoa Bat (Al-ʾAḥad) eta Bakarra (Al-Wāḥid) dela argi dio;[3] beraz, Jainkoengan duten sinesmen islamikoa unitarioa da.[4]
Tawhid islamiar profesioaren aurreneko osagaia da., izan ere shahadaren (islamiar fede-aitormena) hasiera Jaungoikoaren bakartasunaren sinesmena aldarrikatzea da.[3] Besteari jainkotasuna egoztea shirk da – Koranaren arabera barkaezina den bekatu bat, batez ere, gero damutzen ez badira.[5]
Monoteismoarekin engaiamendu izatea islamiar sinesmenen oinarria (aqidah) da eta, teologia islamikoaren arabera, beste erlijioekiko duen ezberdintasun nagusia da.[6] Hala ere, Tawhiden antzeko kontzeptuak daude: judaismoanShema Yisrael juduen fede-aitortza edo kristauen unitarianismoa (nahiz eta kristautasunean gutxiengoaren sinesmena den, kristau gehienak hirukoiztarrak baitira).