Arabierazko testua (arabieraz: لا إله إلا الله محمد رسول الله, La ilaha illa-llahu Muhammad rasulu-lla) testu liturgikoa da. Euskaraz hitzez hitz "Jainkoa beste jainko-izakirik ez dago, Mahoma haren mezularia da" esan nahi du, nahiz eta askotan "Ala beste jainkorik ez dago eta Mahoma haren profeta da" euskaratu.
Xiitek bukaeran "Ali Allahren wali da" (arabieraz: عليا ولي الله, Aliyun waliyu-lla) gehitzen dute. Nahiz eta horrela egitea haientzat derrigorrezkoa ez izan, aiatola gehienek gomendatzen dute.