Ibrahim ibn Azar (arabieraz: إبراهيم, ʾIbrāhīm, NAF: [ʔibraːˈhiːm]), Hebrear BiblianAbraham gisa ezagutzen den pertsona da. Islamaren arabera profeta eta Allahren (الله) apostolua da, eta hainbat erlijio eta herrietako patriarka. Musulmanen sinismenen arabera Abrahamek Jaungoikoak jarritako frogak eta aginduak bete zituen bere bizitza osoan zehar. Jaungoikoarekiko zuen fede bukaezina dela eta Jaungoikoak zin egin zion munduko hainbat nazioetako liderra izango zela. Abrahamek, beraz, musulman perfektuaren itxura du eta Koranean Abraham gizateria osoarentzako eredu bat da. Islameko egutegiko Eid al-Adha egunean Abrahamek jarrera ospatzen da, eta musulmanek Kaabarako erromesaldia egiten dute, bera omentzeko.
Musulmanek uste dute Abraham bere garaiko pertsona zuzenen liderra izan zela, eta euren sinismenen arabera Arabia eta Israelgo jendea beraren askazikoak dira. Abraham, Islamaren sinismenen arabera, mundua idolatriatik askatzeko beharrezkoa izan zen. Paganismo ezabatu zuen Arabia eta Canaanetik. Ispiritualki purifikatu zituen bi lekuak eta hainbat otoi-leku santifikatu zituen. Abraham eta IsmailekHajj edo Kaabarako erromesaldia ezarri zuten, gaur egun ere musulmanek jarraitzen duten errituala. Musulmanen arabera Abrahamek eskatu zion Jaungoikoari Ismail zein Ishaq semeak eta horren ondorengoak berdin babestea. Uste dutenez Mahoma bera Abrahamen ondorengoa da, Ismailen adarretik.