The Lady Vanishes (euskaraz Anderea Desagertu Da), 1938ko Alfred Hitchcock britainiarrak zuzendutako misteriozko thriller film bat da. Ethel Lina White britainiar idazlearen The Wheel Spins (1936) eleberrian oinarritua dago. Margaret Lockwood, Michael Redgrave, Paul Lukas eta Dame May Whitty aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Erdialdeko Europako Bandrika herrialdean, Kontinentearteko Espresoa trenak eguraldi txarraren ondorioz atzerapen handia jasan berri du. Hortaz, bidaiariek gaua hotel batean pasako dute, bertan bere lagunekin batera bidaiatzen ari den Iris Hendersonek (Margaret Lockwood) ingeles turista Froy andereinoa (May Whitty) deritzon ingeles emakume adinduarekin adiskidetu eta solasaldia izango du. Handik gutxira, Iris harrituta Froy andereinoa desagertu egin dela jabetuko da, baina gainontzeko bidaiariei gertakaria aipatzean haren adiskidea existitzen ez dela eta aluzinazio bat jasan berri duela erantzungo diote.