Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Guy Haines tenislariaktren bidaia batean Bruno Anthony izeneko gizon batekin topo egingo du. Azken honek tratu bitxi bat proposatuko diolarik: Guyke Brunoren aita hil ezkero -haren arabera bizia ezinezkoa egiten baitio-, trukean hark Guyren emaztea hilko du -Guy dibortziatu berria dena-. Guyk txantxa gisa hartzen du. Bidaia amaitzean, Guyk bere emaztearekin dibortziatzeko asmoz mintzatuko da (senatariaren alabarekin berriz ezkondu nahi baitu), emazteak ezezko borobila ematen dio. Une hartatik aurrera tratu edota akordioaren zatia bete dela dirudien zatia hasiko da, Brunok Guy bien arteko ustezko hitzezko kontratua bete dezan gupida gabe jazarriko baitu...
Bitxikeria
Hitchcockek bere ohitura legez filma honetan ere agerpen labur bat egiten du, hain zuzen ere, hamargarren minutuan kontrabaxu batekin trena lagatzen duen gizona baita.