Edith's Diary

Edith's Diary
Datuak
IdazleaPatricia Highsmith (1977)
Argitaratze-data1977
Generoaeleberria
Jatorrizko izenburuaEdith's Diary
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Orrialdeak362
FormatuaAzal gogorra, paper-azala, audio-CDa, e-book
ISBN0-434-33516-9

Edith's Diary (eusk. 'Edithen egunerokoa') 1977an Londresen argitara emandako Patricia Highsmithen eleberria da.

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Edith Howland da Patricia Highsmithen eleberri honetako protagonista. Baita Edithen seme Cliffie ere. Bi pertsonaia hauen gainean itxuratzen da kontakizunaren haria, ama eta semearen bizitzaren ia hogei urtean gertatutakoen berri ematen diguna. Hortxe ere izango dira aldi bateko Edithen senarra Brett, eta horren osaba elbarri George, izeko Melanie, Gert eta Norm... 1950eko hamarkada du denboran abiapuntu eleberriak eta ia 70ekora zabalduko da kontakizuna: McCarthyismoaren urteak, Johnsonen sasoia, Kennedytarrak, Nixon eta ‘Watergate’ afera, Vietnamgo gerra... Liberalak dira Howlandarrak, aurrerakoiak. Kazetari dabil Brett eta Edithek betidanik izan du idazteko zaletasuna. New York hiritik Pennsylvaniako herri batera joango dira bizitzen eta euren bizipoz eta bihozminak gure aurretik pasatzen ikusiko ditugu. Bidaia horretan bikotearen haustura da muga: Brett badoa etxetik hogei urte gazteago den Carolekin bizitzeko, Edith eta Cliffie nerabea albo batera lagata. Edithek egunerokoa idatzi ohi du; egunerokoa barik noizean noizekoa da, aldi luzetan ez baitu ezer asko idazten. Testu horrek emango digu Edithen aldartearen berri, bizi nahiko lukeen bizitzaren ispilu da eta: bigarren narrazioa sortzen du egunerokoak, Edithen frustrazioa estali nahian eraikia hain zuzen. Bizitza gainbehera dator eta Edith jipoituko du zoriak.


Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!