Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ingalaterra, Londres. Franky "Lau Hatz" (Benicio Del Toro) lapurrak Anberesen ostu berri duen diamante bikaina Avi (Dennis Farina) estatubatuar nagusiari ematekotan da; bitartean, Boris "Labana" (Rade Šerbedžija) errusiar arma trafikatzaileak Franky "Lau Hatzek" legez kanpoko boxeo borroka batean apostua egin dezan tentatzea lortu du, baina Frankyri lapurtzeko azpijoku bat besterik ez da. Avi horretaz ohartutakoan, Franky eta diamantea aurkitzeko, Tony "Bala Hortz" (Vinnie Jones) izeneko tipo bortitz bat kontratatu du.
Berehala, Frankyren zorigaiztoko amaiera argitu da: gertakari honek harribitxiaren ehiza eta hura aurkitzeko lasterketa abian jarri du, horretan jende guztia sartuta. Azkenean deskontrolatzeko arriskua duen ero joko bilakatu da, engainua, xantaia eta iruzurra era odoltsuan nahastuta. Pertsonaia ugari ageri dira: "Adreilu" ezizeneko gangster anker eta zitala, bere amari karabana bat erosteko borrokatu den Mickey (Brad Pitt) irlandar ijitoa... bai eta elementu ugari ere: aurrez prestaturiko boxeo borrokak, txakur goseti bat eta sarraski batera daramaten arma mota asko ere bai. Nahas-mahas horren erdian denek gura duten diamante handia dago.
Aktoreak
Jason Statham: Turkiar, lizentziarik gabeko boxeolarien managerra
Filmaren soinu banda Guy Ritchie zuzendariak enkarguz hainbat artistari eskatu zien; hortaz, Erresuma Batuko hainbat musikari eta taldek parte hartu zuten. Solasaldi esanguratsuen lagungarri gisa, besteak beste Massive Attack, Oasis, Mirwais eta Madonna (Ritchieren emazte ohia) abestiak entzun daitezke.