2000koSnatch filmaren aurrekaria izan zen (hura jada diru aurrekontu handia izanik, nazioartean oihartzun handiagoa izan zuen). Aktore batzuek bi filmotako paper nagusietan antzeztu zuten: adibidez, Jason Statham eta Vinnie Jones. Bestalde, 2000n film horretan oinarritutako Lock, Stock... telesaila estreinatu zen.
Eszena ezagunenetakoak Hundred Mile High City abestiaren doinuaz pertsonaia nagusiak poliziak atzetik jarraika dituztela eta Londresko kaleetan barna korrika ihes egiten duteneko hasierakoa da.
Argumentoa
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Bacon, Soap, Tom eta Eddy (Jason Statham, Dexter Fletcher, Jason Flemyng eta Nick Moran), umetatiko lagunak, Londres hiriko gazte batzuk dira. Egun batez denen artean 100.000 libera elkartu eta Harry "Aizkora" Lonsdale (P. H. Moriarty) izeneko auzoko jauntxoarekin "brag hiru kartetan" izeneko karta jokoan jokatzeko hitzordua egin dute. Hala ere, Harryk bere bizkarzain Barry "Baptista" (Lenny McLean) izenekoaren bidez Eddy kartetan oso trebea dela jakin duenez, jokoa aldez aurretik azpijokoaz baliatuz moldatu egin du. Horrela, Eddyk galtzean, Harryk adiskide taldea 500.000 libera aste bateko epean ematera behartu du: hain egun gutxitan dirutza hori eskuratzeko aukera gutxi dituela badakienez, Eddyren aurkako mendeku pertsonal bati ekin dio. Barry "Baptistak" Eddyri zorra kitatu gabe iragaten den egun bakoitzeko, lagunetako bati hatz bat ebakiko diola ohartarazi dio.