Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Artur (Charlie Hunnam) mutil gaztea bere lagun taldearekin batera Londiniumgo kaleetan barna ibili ohi da, Exkalibur ezpata harkaitzetik atera arte beregan duen errege leinuaz jabetu gabe, horrekin bere etorkizuna aldatuko da. Une hartantxe Exkaliburren botereak erronka jaurtiko dio, hortaz Artur zenbait erabaki zail hartzera derrigortua egongo da. Erresistentziara batu eta Ginebra (Àstrid Bergès-Frisbey) neska gazte misteriotsua ezagutu ondoren, ezpata menperatzen ikasi beharko du, bai eta bere barne deabruei aurre egin eta Vortigern (Jude Law) tiranoa garaitzeko Herriaren batasuna lortzen ere, azken honek errege bilakatzeko koroa lapurtu eta Arturren gurasoak erail zituen.