Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Erdi Aroa, Ekialde Hurbila, Agrabah sultanerria. Aladdin ia erabateko txirotasun egoeran bizi arren sultanaren alaba den Jasmine printzesarekin ezkontzea amesten duen mutil gazte bat da. Baina patuak bere bizitza aldatuko du: SultanarenBisir Handia den Jafar zitalak Aladdin morroitzat hartu eta Leize Magikotik kriseilu miragarria ekar diezaion bidalaraziko du. Gazteak kriseilu aurkituko du, kondairaren arabera bertatik askatzen duenari hiru desio oparituko dizkion Jenioa bizi omen da. Bestelakoan, Aladdinek bisirraren ezinikusia bereganatuko du, baina aldi berean, askatu berri duen Jenioaren lagun bilakatu, eta hark lagundurik printze aberats eta galai gisa aurkeztuko da. Halere, printzesa bere aberastasunekin erakartzea ez du lortuko, bai ordea bere benetako nortasun eta izaeraz maitemintzea. Abu tximinoa, Jenioa eta alfonbra hegalariaren laguntzaz Aladdinek sultanerria Jafarren azpijokotik salbatzen saiatuko da, bai eta bere ametsak egi bilakatzen ere.