Oinarrizko eskolako irakasle izan zen bere jaioterrian. McDonald Perry epaile eta legegilearekin ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. 1971tik Monrovian lan egin zuen Chase Manhattan Banken.
1985ean Liberiako Senatuko kide hautatu zuten. 1989ra arte egon zen Senatuan.
Liberiako Estatu Kontseiluko presidente izan zen 1996ko irailaren 3tik 1997ko abuztuaren 2ra arte. Buru zen Kontseilua Liberiako gerra zibilean borrokalarien bandoetako kideek eta zibilek osatzen zuten.